Ekarpenak Getxoko Udalaren eta bere erakunde autonomoen diru-laguntzen ordenantza orokorra egiteko proiektura
Getxoko Udalaren eta bere erakunde autonomoen diru-laguntzen ordenantza orokorra egiteko proiektua du Udalak
PROZESUA ITXITA DAGO
- Itzulpen txostena
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, kontsulta publikorako epea irekitzen da, ordenantzaren proiektua egin aurretik, ondoren adierazten diren aldeei buruz.
Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak eta aldaketaren helburuak.
Getxoko Udalak eta bere erakunde autonomoek hainbat kolektibori, pertsona fisikori edo juridikori eta kultura-, kirol-, gizarte-, ekonomia- eta bestelako elkarteri ematen dizkiete diru-laguntzak, bai norgehiagokan, bai zuzenean, jarduera publiko edo interes orokorreko jarduera ugari sustatzea eta bultzatzea, eta interes publikoko helburu, programa eta jarduerak lortzea.
Getxoko Udalaren diru-laguntzen emakidak arautzen duen udal-ordenantzaren testua 2004ko abenduaren 30ean behin betiko onartu zen, eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 15. zenbakian argitaratu zen 2005eko urtarrilaren 24an, eta argitaratu eta 15 egunera jarri zen indarrean.
Indarrean jarri zenetik igaro den denbora dela-eta, komeni da arlo hori arautzen duen udal-araudia orokorrean berrikustea, diru-laguntzen arloan indarrean dagoen legeriara egokitzeko, hala nola administrazio-prozedurara eta sektore publikoaren araubide juridikora. Izan ere, bai Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, bai uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Erregelamendua aldatu egin dira 2005etik, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea onartu dira. Araudi horri ez zaio egokitzen egungo ordenantza.
Era berean, Ordenantza berriaren bidez, egungo Ordenantza aplikatzean sortutako arazoak zuzendu nahi dira, erregulazio osoagoa eginez, testu bakar batean biltzeko diru-laguntzak emateko orduan kontuan hartu behar diren gai nagusiak, bai norgehiagoka bidez eman beharreko diru-laguntzak, bai zuzeneko emakidakoak. Zehazki, deialdi bidez ematen diren diru-laguntzei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.2 artikuluan ezarritakoa aurreikusita, Ordenantzaren testuak oinarri arautzaileak jasoko ditu, deialdietan ez sartzeko moduan.
Onartzeko aukera eta premia
Getxoko Udalaren eta bere erakunde autonomoen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokor berria onartu behar da, Getxoko Udalarentzat eta bere erakunde autonomoentzat norgehiagoka bidez ematen diren diru-laguntzen oinarri arautzaileak testu bakarrean ezar daitezen, bai eta zuzeneko diru-laguntzak arautzen dituzten oinarri komunak ere, indarreko ordenantza argitaratu zenetik izan diren lege-aldaketetara egokituta, bai dirulaguntzen arloan, bai administrazio-prozedura eta sektoreko araubide juridikoaren arloetan.
Epe luzera indarrean egoteko asmoa duen ordenantza bat sortu nahi da, diru-laguntza guztien erregulazioa jasoko duena.
Arauaren helburuak
Arauaren helburuak hurrengokoak dira.
1.- Diru-laguntzen, administrazio-prozeduraren eta administrazio publikoen araubide juridikoaren arloan indarrean dagoen legeria aplikagarrira egokitzea, baita horretarako aplikagarriak diren gainerako gaietan ere.
2.- Tokiko arau-esparru bat izatea, diru-laguntzak kudeatzeko prozesuak egitea erraztuko duena, bai horiek onartu eta deitzean, bai ondoren kontrolatu eta fiskalizatzean.
3.- Getxoko Udalak eta bere erakunde autonomoek diru-laguntzak kudeatzeko prozedurak hobetzen laguntzea.
Balizko konponbide arautzaileak eta ez arautzaileak
Erregulazioari dagokionez, indarrean dagoen legeriara egokitutako tokiko araudi erregulatzailea eduki behar da, Getxoko Udalak eta bere erakunde autonomoek toki-eremuan diru-laguntzen kudeaketa normalizatu eta arautzeko.
Ez da bestelako irtenbiderik identifikatu.
Parte hartzeko bidea
Ordenantzaren eraginpean egon daitezkeela uste duten herritarrek eta ordezkaritza-erakundeek, behar bezala identifikatuta badaude eta hala uste badute, iragarkia udalaren web-atarian sartu eta hurrengo 15 egun naturaleko epean, maiatzaren 31etik ekainaren 14ra bitartean, Idazkaritza Nagusiko zinegotziari zuzendutako iritziak eta iradokizunak aurkez ditzakete, parte hartzeko formulario baten bidez.