Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketari egindako ekarpenak
Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketari egindako ekarpenak
PROZESUA ITXITA DAGO
Udalak Hiri Lurren Balio Gehikuntza Zergapetzen duen Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala aldatzeko proiektua du.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluak ezartzen duena betez, kontsulta publikorako epea irekitzen da aipatu den ordenantza fiskala aldatzeko proiektua egin aurretik. Kontsulta jarraian adierazitako alderdiei buruzkoa da.
Aldaketak eurengan eragina izan dezakeela uste duten herritarrek eta ordezkaritza-erakundeek euren iritziak helaraz diezazkigukete, formularioa bete eta 2022/01/15 egunera arte igorrita.
Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak eta aldaketaren helburuak.
2021/11/17an argitaratu eta indarrean jarri zen azaroaren 16ko 7/2021 Foru Dekretu Arauemailea, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 8/1989 Foru Araua Konstituzio Auzitegiak zerga horri dagokionez hartu berri duen erabakira egokitzen duena.
Testu horren Xedapen Iragankor Bakarrak zehazten duenez zerga ezarrita duten udalek, Foru Dekretu Arauemaile hau indarrean sartu eta sei hilabeteko epean, euren ordenantza fiskalak aldatu beharko dituzte bertan xedatutakora egokitzearen ondoreetarako.
Onartzeko beharra eta egokitasuna
Ordenantza epe laburrean aldatu beharra arestian aipatu den 7/2021 Foru Dekretu Arauemailearen Xedapen Iragankor Bakarretik dator.
Egon daitezkeen beste aukera arautzaile eta ez-arautzaile batzuk
Ez dago beste aukerarik; izan ere, foru araudian xedatutakoarekin bat tributuak arautzeko derrigorrezkoa da bidezko ordenantza fiskala onartzea edo aldatzea.