Helduen heziketa eta euskara / gazteleraren irakaskuntza
Zenbait ikastetxetan helduen hezkuntza doakoa da. Honako hau izan daiteke Getxoko Helduen Hezkuntzarako Ikastetxeak eskaintzen duen trebakuntza:
- oinarrizko hezkuntza eta gazteleraren ikaskuntza.
- bigarren hezkuntzako ziurtagiria lortzea.
- 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko prestakuntza.
Izena emateko ohiko epeak bi dira:
- Lehenengo lau hilekorako: maiatza, ekaina eta iraila.
- Bigarren lau hilekorako: urtarrila.
Hala eta guztiz ere, gaztelerazko alfabetatze-mailetan eta atzerritarrentzako gazteleran kurtso osoan zehar onartzen dira ikasleak, plazarik libre badago.
Onartua denean, matrikula gauzatzeko nortasun agiri tamainako hiru argazki eta nortasun agiriaren, pasaportearen edo egoitza-txartelaren fotokopia aurkeztu behar dira.
Non?
Euskara eta beste hizkuntza batzuk: Hizkuntza Eskola
Hizkuntza Eskola Ofiziala zentro publiko bat da eta ondoko hizkuntzen prestakuntza eta tituluak ematen ditu: euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana. Getxon, eskola ofizial horrez gain, beste zentro pribatu batzuk daude.
Euskara zehazki: Udal Euskaltegia
Udal Euskaltegia maila guztietako euskara irakasten duen zentro publikoa da.
Udalak helduek euskara ikasteko laguntzak ematen ditu
Aldi berean, Getxon badira euskara ikasteko programak eskaintzen dituzten beste euskaltegi pribatu eta itunpeko batzuk.
Horretaz aparte, tailerrak eskaintzen ditu EGIZU elkarteak SENDI programaren barruan
Lanbide-heziketarako
Lanbide Hastapeneko, Lanbide Heziketako edo Batxilergoko ikasketak burutzeko hainbat zentro daude.
Ikasketak baliozkotzea
Aukera dago baliokidetzeko atzerrian eskuratutako unibertsitateko heziketa-tituluak nahiz unibertsitatekoak ez direnak.
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi bada edo arazoren bat konpondu nahi bada ondoko zentroetara jo daiteke:
Getxoko Udalaren Hezkuntza Arloa.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza-Ikasle etorkinak onartzeko zerbitzua.