Larrialdietarako laguntza medikoa

Larrialdietako laguntza medikoa jasotzeko eskubidea estatuko zein atzerriko pertsona orok du, baina osasun-laguntza osoa jasotzeko eskubidea izateko beharrezkoa da Osasun Txartel Indibiduala edota osasun-laguntzarako onarpen-eskaria onartuta edukitzea.

Horiek tramitatu gabe izanda ere jaso daiteke laguntza Osakidetzako zentroen bidez. Horrelakoetan, behin osasun arazoa artatuta laguntza medikoa doakoa izan dadin, osasun-zentro batera bideratuko da pertsona, eskabidea aurkez dezan.

Informazio gehiago

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Lurralde Zuzendaritza

Larrialdietarako laguntzaren ordutegia

Ohiko ordutegian, 8:00etatik 17:00ak arte, osasun-zentroek zaintzako mediku bat dute kasu larriez arduratzeko.

Ordutegi horretatik kanpora eta biharamuneko 8:00etara, Areetako Etengabeko Laguntzarako Tokira joan beharko da edo Urdulizko Ospitalera .

112 doako telefonora ere dei egin daiteke, bertatik egoera aztertu eta dagozkion argibideak emango dituzte.

COVID-19 buruzko informazioa