Aparteko egoerak edo egoera humanitarioak

Aparteko zirkunstantziengatiko bizileku-baimena lortzeko, administrazio, polizia, fiskal zein epai-agintariekin kolaboratu edo horiei laguntza eman behar izan zaie.

Arrazoi humanitarioak ere aurreikusita daude; hala nola, langileen eskubideen aurkako delituen biktima diren atzerritarren kasuak; arrazakeria, antisemitismoa edo bestelako bereizketa-mota bat inguruabar astungarria izanik, izandako delituak; gerora hartutako gaixotasun larri batengatik osasun-arloko laguntza espezializatua behar izatea; edo jatorrizko herrialdera bidaltzeak pertsonen segurtasunerako edo senitartekoenerako arrisku bat ekartzea.

Baimen hori lortzeko ez da bisaturik behar eta lan-eskaintzarekin batera lan egiteko baimena eskatzen bada, lan egitea ahalbidetzen du.

Indarkeriaren biktima diren emakume etorkinen kasuan, aparteko zirkunstantziengatiko Lan - eta Egoitza-Baimena eska dezakete bere alde babes-agindua eman denetik. Baimena hori behin-behinekoa izango da. Behin indarkeriaren biktima den emakumetzat ezagutzen duen epaia emanez gero, Lan eta Egoitza-Baimena emango zaio bost urteko iraupenez. Baimena hauek salaketaren unean Espainian aurkitzen diren haien adingabeko seme-alabentzat eskatu ahalko dira.

NON?

Atzerritarrentzako bulegoan eskatu behar da.