Kontsumoari buruzko informazioa

Getxo udalerrian bizi eta edozein produktu edo zerbitzu erosi, erabili edo badu edozeinek Kontsumitzaileari Informazioa emateko udal Bulegoa (KIB) du, kontsumitzaile gisa dituen eskubideak babesteko udalak ematen duen doako zerbitzua.

Eskubide horien artean, osasun eta segurtasunaren kontrako arriskuetatik babestea, kontsumitzaileen interes ekonomikoak eta sozialak babestea, babes juridikoa, administratiboa edo teknikoa eta izandako kalteak ordaintzea, baita kontsumoaren, informazioaren, hezkuntzaren, ordezkaritzaren, kontsultaren eta haien interesen defentsan eta bi hizkuntzen erabilera ukitzen duten arloetan ere.

Kontsumitzaileari informazioa emateko bulegoak KIB honako hauen bidez laguntzen dio kontsumitzaileari:

  • Telefonoari, etxebizitzari, aseguruei, bankuko zerbitzuei, "produktu mirariei", etxeko zerbitzuei, bidaiei, hornidura zerbitzuei, laguntza teknikoari eta ibilgailuei buruzko kontsumoaren arloko informazioa.
  • Zerbitzuak erostean edo kontratatzean gerta daitezkeen gatazkak konpontzeko eta eskubideak defendatzeko informazioa edo bitartekaritza lana egitea.
  • Kontsumoko gaiekin lotutako beste erakunde batzuei buruzko informazioa.