Data: 2021/12/18 - 2021/12/18
Ordutegia: bi txandatan egingo da: lehenengoa 10:00etatik 11:30era eta bigarrena 12:00etatik 13:30era
Tokia: Romo Kultur Etxea
- antolatu du Ingurumen Arloak
- “Getxonatura: ezagutu eta zaindu” goiburuko jardunaldien barruan egingo da jarduera.
- Bertan, habia-kutxek duten garrantzia azalduko da, paridoek (kaskabeltz, amilotx…) eta saguzarrek natura-ingurunean funtsezko eginkizuna betetzen baitute eta seguruenik habia horiek aprobetxatuko dituzten espezieak erakutsiko dira argazkien bitartez.
- Tailerra goizean egingo bada ere, bere helburua denboran luzatuko da; izan ere, habiak muntatu eta apaindu ondoren, identifikazio zenbaki batekin pertsonalizatuko dira, ondoren, udalerriko parketan kokatu eta gero, haien jarraipena egin ahal izateko.
- Udalaren webgunean (https://www.getxo.eus/eu/medio-ambiente/biodiversidad-en-getxo ), habien kokapen zehatza kontsultatu ahalko da. Guzti horretarako, jarraibide erraz batzuk emango dira eta aipatutako informazioa webera igorri eta bertan gehitu ahalko da, habia bakoitzari dagokion fitxan.
- Aldez aurretik izena eman behar da, ordutegi bat edo bestea nahiago dela adieraziz
- Oso garrantzitsua da tailerrera joatea izena eman eta gero, edo, joango ez bada, gutxienez bi egun lehenago abisatzea, eskaera handia izaten baita.
- Izena emateko, bidali e-maila helbide honetara: boluenatura@gmail.com
