Ekitaldien Agenda

Artea, Erakusketak eta Azokak

Getxoarte 2021. Erakusketa: "Me cabezo Me cuello Te ombligo" + Performancea

Data:2021/12/10 - 2021/12/30

Ordutegia:Ostirala: 8:30 - 21:30 / Asteburua: 9:30 - 20:30

Tokia:Romo Kultur Etxeko erakustaretoa (Santa Eugenia plaza, 1)

Erakusketa hau tematzeko ekintza bat da. Behin eta berriz errepikatzea da esaten edo egiten den zerbait, nahi den zerbait lortzeko. Zerbait behin edo gehiagotan errepikatzea; esposizio hori desplazamenduz errepikatzen da. Espazio berean egitura bera mugiarazten du, eta, horrela, beste espazio autoerreferentzial eta autosufiziente bat sortzen du. Zehazki, eraikineko bosgarren solairua beheko solairura lekualdatzen da, bertan baitago erakusketa-aretoa. Nahi den zerbait lortzea; kasu honetan, eskaintzen zaidan azpiegitura guztia eta aktibatu ditudan gorputzak eta egitura aprobetxatzea da, ekintza berri bat sortzeko.

Ekitaldi berri bat erakusketa bera da, eta ekitaldi berri bat hilaren 10eko performancea, apetaz ahotsaren bidez eratzen dena. Esan dezagun erakusketa hau errepikapen bikoitza dela, eta, filma grabatzeko erabilitako egitura erabiliz, espazio batetik bestera mugitzen dela espazio instituzional beraren barruan. Pelikulan porrota, lotsa eta maitasuna espazio instituzionalaren proiekzioetan iragazten dira. Hori berriro aktibatzen da kamerak zuzendutako eta kamerarako koreografiarekin. Erakusketa-aretoan, egitura errepikatzen da, desplazamenduaren eta autoerreferentziaren estrategiaren bidez espazio horretara antzeko sarbidea ahalbidetzeko. Kasu honetan, kameraren ordez mikrofonoak jarriko dira, gorputzen koreografia espazioarekin antolatzeko. Espaziotzat har daitekeen espazio bat. Espaziontzi bat edo itsasontzi bat, nahiago duzun bezala, non gorputz garaikidearen logikak ezartzen diren.

Performancea

Abenduaren 10ean, erakusketaren inaugurazioa dela eta, Izaro Ieregik erakusketaren piezak aktibatuko ditu performance baten bitartez, RKEko erakustaretoan bertan, 20:00etan.

Ekitaldien bilaketa