Dantza, Antzerkia
Data: 2021/7/7 - 2021/8/7
Ordutegia:
Tokia: Ikusi informazioa
Getxoko Kultur Etxeak arte eszenikoak sortzeko lehen egonaldi-beka deitu du konpainia profesional, sendotu eta sortu berrientzat, JUANA BIZKARRA izenekoa, getxotar askoren seme-alabak hezi eta hazi zituzten bertoko ume-zaintzaile getxotarren omenez. Egonaldiaren zenbatekoa 10.000 euro izango da, eta antzezlan bat, koreografikoa, eszenikoa edo performatiboa, ekoitzi eta muntatzeko erabili ahal izango da.
Egonaldian, konpainiak berak aurkeztutako bitartekaritza-plana aurrera eraman beharko du, eta gutxienez, 3 topaketa egingo dira Getxoko herritarrekin edo bertako kolektibo jakin batzuekin.
Aukeratutako antzezlana ekoitzi eta muntatzeko eta bitartekaritza-plana gauzatzeko epea 4 astekoa izango da. Egonaldia Muxikebarri Arte, Kultura eta Kongresu Zentroan izango da eta aurre-estreinaldiko bi emanaldi eta obraren entsegu orokor ireki batekin amaitu behar du 2021eko urrian.