Musika, Emakumeak
Data: 2021/5/22 - 2021/5/22
Ordutegia: 20:00
Tokia: Azebarri
antolatzailea: Azebarri
edukiera mugatua
gonbidapenak: azebarri@gmail.com / www.azebarri.eus
Aire Ahizpak taldea Urepeleko (Behe Nafarroa) Miren, Amaia eta Paxkalin ahizpek osatzen dute. Xalbador bertsolariaren ilobek Mixel Labergerie, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Xabier Lete eta Xalbadorren beraren letrak eta bertsoak kantatzen dituzte. Urepeleko ahizpek 25 urte baino gehiagoko ibilbidean arrakasta handia lortu dute, batez ere, "Bidexka" izeneko diskoarekin.
Ezin duzu galdu euren ahots eta kantaera berezia eta hiru ahotsetara kantatzeak ematen dien naturaltasuna!
Aire ahizpak, biba zuek!