Agenda

Gazteentzako, Literatura eta poesia, Sariak eta txapelketak

Deialdia: "Txiki Baskardo" Kontakizunen Haurrentzako Lehiaketaren 2. edizioa

Data:2018/10/22 - 2019/04/13

Ordutegia:

Tokia:

  • Deialdiaren oinarriak eskura HEMEN sakatuta

Kultur Etxeak publiko egin ditu ‘Txiki Baskardo’ Kontakizunen Haurrentzako Lehiaketaren 2. edizioaren deialdia eta hura arautzen duten oinarriak, Ramiro Pinilla idazle getxoztarraren memoria mantentzeko asmoz eta Derrigorrezko Biharren Hezkuntzako (DBH) lehen urteko getxotar ikasleen artean literatura sormena bultzatzeko asmoz.

Gazteek ikastetxeen bitartez edo beren kabuz parte hartu ahal izango dute. Bi modalitateetan, lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute (osorik edo partzialki), ezingo dute aurreko lehiaketatan saririk jaso izan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzita egon daitezke (euskara eta gaztelania).

Ikastetxeetan

DBHko lehen urteko irakasleek ikasleei proposatuko die banaka kontakizunak idazteko. Luzera eta gaia ikastetxe edo irakasle bakoitzak hautatuko du. Aurkeztutako lanen kalitatearen arabera, irakasleak kontakizun bakarra aukeratuko du talde edo gela bakoitzeko, eta euskaraz zein gaztelaniaz idatzitakoa izan daiteke.

Fase hori apirilaren 23an amaituko da. Hortik aurrera, irakasle parte-hartzaileak lehiaketako antolakuntzari jakinaraziko dio nortzuk diren finalistak.

Nork bere kabuz

DBHko lehen mailako ikasleek beren burua aurkeztu ahal izango dute, beren ikastetxeak hautaketan parte hartzen ez badu edo Bizkaiko beste edozein udalerritan kokatuta badago. Horretarako, bizitokia Getxon izan behar dute, eta ziurtagiri bidez frogatu beharko dute 2018-2019 ikasturtean DBHko lehen urtean matrikulatuta daudela. Lanak jasotzeko epea apirilaren 13an amaituko da.

Epaimahaiak bi finalista aukeratuko ditu 20 kontakizuneko edo zatikiko. Erabakia apirilaren 23an jakinaraziko zaie finalera heltzen diren pertsonei, Liburuaren Egunean.

Finala

Finalistek finalean parte hartuko dute, ekainaren azken astean. Horretarako, finalistak beraiek agertu beharko dira, behar bezala identifikatuta, deialdiak zehaztutako lekuan eta momentuan. Gehienez ere 120 minutu izango dituzte luzera askeko kontakizun bat eskuz idazteko, epaimahaiak zehaztutako esaldiari jarraituz. Esaldia Ramiro Pinillaren Txiki Baskardoren ibilerak lanetik ateratakoa izango da, 1980an euskaraz eta gaztelaniaz argitaratutako lanetik.

Sariak

Lehiaketak sari bat izango du hizkuntza bakoitzean. Sariak ezingo du hutsik geratu. Sari bakoitza 10 hazbeteko tableta elektroniko bat izango da. Finalistek diploma bat jasoko dute, eta Getxoko edozein liburu-dendatan liburuak erosteko 50 euroko txeke bat.

Ekitaldiak bilatu