Ekitaldien Agenda

Sariak eta txapelketak, Literatura eta poesia

Deialdia: "Ramiro Pinilla" eleberri laburren lehiaketaren 4. edizioa

Data:2020/11/02 - 2021/02/19

Ordutegia:

Tokia:

Getxoko Kultur Etxeak abian jarri du "Ramiro Pinilla" eleberri laburren lehiaketaren 4. edizioa, idazle getxotar ospetsuaren memoria mantentzeko asmoz.

Hautagai izan ahalko dute egoitza Espainian dutenek, edozein dela ere haien nazionalitatea. Lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz zein gaztelaniaz idatzi daitezke. Lehiaketako saria 6.000 eurokoa izango da, hizkuntza bakoitzeko lan bakarrarentzat. Lanak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 19an amaituko da. Epaimahaiaren erabakia abuztuaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko zaie irabazleei eta publikoa egingo da irailaren lehenengo hamabostaldian.

Interesdunek HEMEN deskargatu ditzakete lehiaketaren oinarriak.

Ekitaldien bilaketa