41. ARTE ESZENIKOEN JARDUNALDIAK: HONDAMENDIA (Axut! eta Artedrama)
Antzerkia
Data: 2023/10/13 - 2023/10/13
Ordutegia: 19:30
Tokia: Arrigunaga aretoa
Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: Covid-a heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?
Zuzendaritza: Ximun Fuchs
Idazlea: Harkaitz Cano
Antzezleak: Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerá, Eneko Gil, Ane Sagues, Jon Ander Urresti
Bideoa: Maialen Beraustegi
Musika: Maite Larburu, Asier Ituarte
Eszenografia: Fran Dussourd
Argiztapen diseinua: David Bernués
Soinu diseinua: Philippe Barandiaran
Teknikaria: Ieltxu Ostolaza
Teaserra: Eñaut Castagnet
Argazkiak: Ainhoa Resano
Diseinu grafikoa: Roberto Quintana
Konpainiak: Artedrama, Axut!
Ekoizpena: Iasone Parada, Mikel Unamunzaga, Argi Perurena