Artea, Musika
Data: 2023/7/1 - 2023/7/1
Ordutegia: 21:00
Tokia: Muxikebarri (Ereaga aretoa)
Talde lehiaketa: Jarecki Jazz Octet
Al Di Meola Acoustic Trío
Jarecki Jazz Octet poriektuak Poloniako interprete gazte talde bat bilduko du, Jan Jarecki piano jotzaile sarituaren inguruan. Musikari eta konpositoreak zortzikote baterako musika idazteko erronkari aurre egiten dio. Zortzikote horrek soinuen amalgama zabala hartzen du, swing-etik hasi eta erritmo afrokubatarretaraino, groove-tik eta Maria Schneider edo Gil Evansen orkestrazio-eraginetatik igaroz, besteak beste.
Al Di Meola Acoustic Trío (1954, Jersey City; New Jersey) : Gitarraren birtuosoa, bilaketa harmonikoak eta erritmiko ausartek oso nortasun berezia eman diote bere musikari, interpretazio zorabiagarritik sonoritate soilagorantz pixkanaka eboluzionatzen joan dena. 80ko hamarkadaren hasieran, Paco de Lucía eta John McLaughlin gitarrista handiekin batera, mundu osoan zehar biran dabilen hirukote arrakastatsu bat osatu zuen, 'Passion, Grace & Fire' albuma grabatuz. Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, beste hirukote bat jarri zuen martxan, Jean-Luc Ponty biolin-jotzailearekin eta Stanley Clarke baxu-jotzailearekin batera. Hainbat generotako artistekin ere kolaboratu du: Luciano Pavarotti, Paul Simon, Phil Collins, Carlos Santana, Steve Winwood, Stevie Wonder, Jimmy Page eta Steve Vai, besteak beste.
OHARRA: SARRERAK AGORTUTA
Saltokiak: