Musika
Data: 2023/6/29 - 2023/6/29
Ordutegia: 21:00
Tokia: Muxikebarri (Ereaga aretoa)
Oharra: Antzolatzaileekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla eta, ekainaren 29rako Talde Lehiaketan aurreikusita zegoen kontzertuan ez da arituko Víctor Carrascosa Quartet banda. Horren ordez, The Ritual (Espainia) arituko da.
Talde lehiaketa: The Ritual / KURT ELLING
The Ritual Bartzelonako ESMUCen trebatutako musikari gazteek osatutako proiektua da, eta bere eginkizun bakarra musika ikusleari ahalik eta modurik zintzo eta espontaneoenean eramatea da. Intuiziotik sortutako soinu baten aldeko apustua egiten dute eta zutabe honetan oinarritzen dira Álvaro Ocón tronpeta-jotzaile aragoiarraren jatorrizko konposizioak. Urte bat baino gehiagoko ibilbidea osatu ondoren, proiektuak 2021. urteko karrera-bukaerako lanaren kalifikazioa jaso du karrera amaierako proiektuan. Horretarako "The Ritual" debuteko diskoa grabatu zuten eta lan horrekin musikaren garbitasuna sinbolizatu nahi izan dute dute, egoaz eta aurreiritziez libratzeko eta, horrela, zintzotasunetik sortzeko.
Kurt Elling (1967, Chicago): Swing kementsuaren eta zolitasun poetikoaren konbinazio bereziagatik ezaguna, abeslari estatubatuarrak leku bat landu du nazioarteko eszenako jazz abeslari garrantzitsuenen artean. Mende laurdeneko ibilbidean zehar, bi Grammy sari eskuratu ditu, eta beste hiru Prix du Jazz Vocal (Frantzia), baita bi Echo sari ere.
Sarrera: 18€. (maiatzaren 2tik aurrera salgai)
Saltokiak: