Artea, Musika
Data: 2023/6/28 - 2023/6/28
Ordutegia: 21:00
Tokia: Muxikebarri (Ereaga aretoa)
Talde lehiaketa: Vincent Meisner Trío
Jazzmeia Horn
Vincent Meissner Trio taldeak, Alemaniako eszenako talenturik oparoenetariko bat omen den lider eta pianistaren inguruan eraikitako taldea da. Sortu zenetik, hirukoteak hainbat sari jaso ditu bere herrialdean, hala nola German Jazz Union (2019), German Central Jazz Award (2020), Junger Münchner Jazz Preis (2021) eta Biberach Jazzpreis (2022). Beren musikan forma eta erritmo konplexuekin esperimentatzen dute eta Alemaniako jazz-eszena gaztean nabarmentzeko moduko soinu propioa garatu dute.
Jazzmeia Horn ( 1991, Dallas) : Afrikar jatorriko artista iparramerikarra nazioarteko jazz-eszenako ahotsik oparoenetako bat da azkenaldian. 2015ean, Thelonious Monk lehiaketa entzutetsua irabazi zuen, eta 2013an, Sarah Vaughan International Jazz Vocal Competition saria. 2017an kaleratu zuen bere lehen diskoa, 'A Social Call', zeinarekin 2018ko Grammy sarietan izendatua izan zen. 2020an izendapena errepikatuko du, oraingoan 'Love & Liberation' bigarren lanagatik. Orain arteko hirugarren eta azken diskoa 'Dear Love' da, eta bertan Nancy Wilson eta Betty Carter bezalako musikarien eragina nabaria da, baina gaur egungo jazzari begiratzeari utzi gabe.
Sarrera: 12€. (maiatzaren 2tik aurrera salgai)
Saltokiak: