Erakusketak eta Azokak
Data: 2022/9/15 - 2022/10/2
Ordutegia: 11:30-14:00 / 18:00-20:00 (irailak 22, 21:00ak arte eta, urriak 2, 14:00ak arte)
Tokia: Punta Begoña galeriak
Gerra Zibilean Getxon izandako bonbardaketen 85. urteurrena dela eta, Punta Begoñako Galerien areto nagusiak erakusketa bat hartuko du 2022ko irailaren 15etik urriaren 2ra. Bertan, garrantzi historiko handiko irudi, material eta entzunezko dokumentu ugari egongo dira, Bizkaiko herrian izandako bonbardaketen izugarrikeria eta ondorioak jasotzen dituztenak.
Erakusketak ibilbide bisuala egingo du 1936ko urriaren 21etik 1937ko ekainaren 13ra bitartean matxinatutako indarrek eta haien aliatuek Gerra Zibilean Getxon jasan zituzten 14 bonbardaketen istorioari.
Dokumentazio grafikoa (argazkiak, kartelak, mapak eta gerra-paskinak, besteak beste), ikus-entzunezkoa eta gerrako materiala Getxoko Liburutegietatik, Liburutegi Digital Hispanikotik, Euskadiko Artxibo Historikotik, Sabino Arana Fundaziotik eta Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museotik datoz, baita partikularren bildumetatik ere.
Erakusketa egunero bisitatu ahal izango da 11:30etik 14:00etara eta 18:0etatik 20:00etara. Irailak 22, 21:00ak arte luzatuko da eta urriak 2 aurretik itxiko da, 14:00etan.
Mahai-ingurua eta dantza
Aldi berean, irailaren 22an, osteguna, mahai-inguru bat egingo da Punta Begoñako aretoan, Gerra Zibilean Getxon gertatutakoaren egia modu fidel eta zehatzean zabaltzen laguntzeko. Horren helburua Getxok jasandako bonbardaketa tragikoen memoria zabaltzea da, herritarrek memoria hori mantentzen parte har dezaten sustatuz eta bermatuz, balio demokratikoak sendotzeko eta errepikapenik ez dagoela bermatzeko.
Mahai-inguruan parte hartuko dutenak hauek izango dira: Aitor Miñambres, Burdin Hesiaren Oroimen Museoaren zuzendaria; Karla Llanos, ikertzailea eta Memorias de Getxo blogaren egilea; eta María Peraita, Punta Begoña Fundazioaren zuzendaria. Roberto Palacios izango da moderatzailea, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko teknikaria.
Itxartu Dantza Taldeak dantza bat eskainiko du mahai-inguruan. Emakume talde batek martxa motel bat dantzatuko du, Gerra Zibilean eta gerraostean era guztietako nekeak jasan zituzten emakumeen atsekabea sinbolizatuz.
Bisita gidatuak
Erakusketa Enriqueta Sesmero historialariaren eskutik bisitatu ahal izango da, banaka edo bisita gidatuetan parte hartuz. Bisitak, 60 minutukoak eta gehienez 22 pertsona hartuko dituztenak, doakoak izango dira honako egun hauetan: