Musika
Data: 2022/7/2 - 2022/7/2
Ordutegia: 22:00
Tokia: Ereaga hondartzako aparkalekua
Uztailaren 2an, larunbatean, Amaia abeslari ezagunaren emanaldia izango da Ereagako hondartzako aparkalekuan. Bertan 'Cuando no sé quién soy' bere azken laneko kantuak eskainiko ditu 22:00etatik aurrera eta saiorako sarrera doakoa izango da. Nafarroako artista Nazioarteko Jazzaldiaren 45. edizioa dela eta arituko da, eta emanaldi horren bitartez, antolatzaileek publiko gaztea erakartzeko bidea zabaldu nahi dute, generoari lotuta ez dauden artisten eskutik.
Operación Triunfo-ren bederatzigarren edizioan garaile atera eta Eurovision-en parte hartu ondoren, Amaiak (Amaia Romero; 1993, Iruña) bere debuteko albuma kaleratu zuen 2019an. 'Pero no pasa nada' izenburupean, indie eta pop klasikokoaren doinuak uztartzen dituen lana aurkeztu zuen, 90eko eta 2000ko hamarkadetako hainbat talderen eta egungo artisten eraginak biltzen dituena.
Hiru urte geroago kaleratu du bere bigarren lana: ‘Cuando no sé quién soy’. Horretan, erraz identifikatzeko moduko emozioak lantzen dituzten hamar gai biltzen ditu. Amodiozko, gaitzespenezko, zalantzazko eta nostalgiazko abestien bilduma da, eta artistak bere burua bilatzen jarraitzen du, baina bere nortasun nahastezinaren ezaugarriak alde batera utzi gabe.