Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

2021EKO ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK
Getxo artea eta kultura, Getxo Beste ekitaldi batzuk, Hitzaldiak eta Solasaldiak, Turismoa

2021EKO ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

Data:2021/10/01 - 2021/10/31

Ordutegia:Egitaraua koltsultatu

Tokia:Algorta, Las Arenas, Romo, Bolue, Andra Mari

ONDARE EUROPAKO JARDUNALDIAK : ONDARE IRISGARRIA ETA INKLUSIBOA

Kultura-ondarea komunitate bat osatzen duten indibiduoen isla da; haien balioen, sinesmenen, ezagupenen eta tradizioen adierazpen zuzena. Pertsonak erdigunean jartzea Europako Kontseiluaren Esparru Hitzarmenaren gakoetako bat da, hau da, Gizartearen Kultura Ondarearen Balioari buruzko konbentzioarena. Hitzarmen horretan, ondare-komunitate bakoitzak berak, bere burua identifikatzen duen kultura-ondarea eskuratu ahal izateko garrantzia eta eskubidea adierazten da, hori, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren parte delarik.

Ondare irisgarria eta inklusiboa da aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien gaia, eta bere helburu nagusia, inklusioaren inguruko eztabaida sustatzea da, aniztasun guztiak kontuan hartuta: kulturalak, afektibo-sexualak, funtzionalak, erlijiosoak edota belaunaldikoak.

Guztion ondarea, denok parte kanpainaren leloak programaren ideia nagusia laburbiltzen du: gizartearen aniztasuna aditzera eramaten duten jarduera irisgarri eta inklusiboak eskaintzea, pertsona guztiek partehartze aktiboa izateko aukerak sortuz eta ondare-gune horiek benetako topagune bihurtuz.

Horrela, belaunaldien arteko topaketetan, bisitaldi gidatuetan eta ibilbideetan parte hartzeko aukera izango dugu; tailerrak, mahai inguruak, hitzaldiak, solasaldiak, topaketak, testigantzak, ipuin-kontalariak, erakusketak, kontzertuak, ikus-entzunezko emanaldiak, bideo-forumak, lehiaketak, ginkanak eta abar ere ikusi ahal izango ditugu

Emakumeek kultura-ondarean izan duten ekarpena aitortzeko eta ikustarazteko jarduerak sustatu dira. Ildo honetatik, Bizkaiko LGTBIQ komunitatearen historia ere ezagutzeko aukera izango dugu.

Kanpaina honen beste helburuetako bat gazteen eta adinekoen parte-hartzea bultzatzea da. Horretarako, belaunaldien arteko tailerretan haien esperientziak eta ezagutzak partekatzeko aukera izango dute, etorkizuneko belaunaldiei ezagutu behar diren jakintzak eta tradizioak transmititu ahal izateko.

Kanpaina honen bidez, gizartearen aniztasunari balioa eman nahi zaio, baita pertsona guztien kulturaondarerako irisgarritasunari eta gozamenari ere. Hausnartu eta loturak sortzeko aukera paregabea izango dugu, horrela, oraina eta etorkizun justu eta ekitatiboagoa eraikitzeko.

Ondaren Europako Jardunaldiak Bizkaia

 

ONDAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK GETXO:

ONDARE IRISGARRIA 3D INPRIMAKETAREKIN.

Fabrikazio digitaleko tailerra.

Gure ondare eta ingurunearen irisgarritasun beharrei konponbideak bilatzeko teknologia eta fabrikazio digitala gerturatu nahi dugu gure tailer honetan. Bertan, profil eta ezagutza desberdineko pertsonen artean, elkarlaneko fabrikazio digitalaren bidez, esperientziak partekatuko ditugu. Inspiratzaileak izango diren ereduek ezagutuz eta teknologiarekin jolastuz, parte-hartzaileek konponbide irisgarriak bilatu ahal izango dituzte.

Datak: Urriak 15  eta 29 17:30etatik  20:30etara

Antolatzailea: 3DLAN. getxoko Udala

Erresebak: 653725259;3dlan@3dlan.org. Plaza-kopuru mugatuak

Topagunea: Urriak 15: Villamonte, Urriak 29:Getxolan.

MUGARIK GABEKO ONDAREA

Tailer irisgarria eta totemak bilatzeko jolasa.

ASEBIER elkarteak ondare kulturalarekin beste modu batean nola parte hartu erakutsiko digu. Gure zentzuak erne mantenduko dituen ekintza bat da hori, modu aktiboan parte hartzera behartuko baikaitu. Harriak margotzeko tailer batean, ondare inklusiboko hashtagak landuko dira; eurak izango dira harriak margotuko dituztenak. Tailerraren ostean, harriak Getxoko zenbait espaziotan, ondarea protagonista denetan, “ezkutatuko” dira eta urri osoan zehar bertan utziko dira, parte-hartzaileek aurkitu eta argazkiak atera ditzaten, ondoren sare sozialetara igotzeko, adierazitako hashtagekin, zein ondare inklusiboarekin eta irisgarriarekin harremana duen esaldiren batekin.

Datak: Urriak 2  (talilerra) 11.00etan. Urria osoan zehar (jolasa)

Antolatzailea: Asebier

Erresebak: 685782365; info@asebier.org Plaza-kopurua mugatuak

Topagunea: Gobelaurre boluntaritza zentroa

 

KONTAIDAZU ARGAZKI HAU

Getxoko ondarea argazkien bidez identifikatzeko tailerra.

Ekintza honen bitartez, 60 urtetik gorako pertsonek, ahalik eta zehaztasun handienaz. Getxoko udal liburutegiaren lekuko bildumaren zati diren hainbat irudi deskribatuko dituzte. Horrela, Argazkiak identifikatzeaz eta testuinguruan jartzeaz haraindi doazen datu multzo bat eskaintzeaz gain, gizarte-eginkizun bat sustatuko da; parte-hartzaile guztiak poztuko eta animatuko dituena, euren arteko lotura afektiboak sortuko dituena, euren memoria aktibatuko dueña eta iragana gogoratzeko zein “berriro bizitzeko” gaitasun handiagoa eragingo diena.

Datak: Urriak 12 18.00etan

Antolatzailea: Getxo Lagunkoia. Getxoko udal liburutegiak

Erreserbaks: 944660022

Topagunea: Romo Kultur Etxea. 3. solairua. Nagusien Etxea

ILUNPETAN KORONABIRUS GARAIAN .

Hitzaldia eta solasaldia Emilio Ortiz Pulido idazlearen eskutik.

Pandemiak aldaketa handiak eragin ditu gure bizimoduan. Oraindik gehiago ikusmen urritasuna duten pertsonengan. Gure unibertso osoa ukitu, usaindu, entzun eta dastatu daiteke. Non gauden jakiteko eta helmugara heldu garen ziurtatzeko, itsuek ukitu egin behar dugu. Pandemia, konfinamendua, ikusmen urritasuna duten pertsonentzat kontu konplexuak dira, airearen bidez transmititu eta azaletik arnasbidetara sar daitekeen birus baten aurrean.

Datak: Urriak 20

Antolatzailea: Getxoko udal liburutegiak. Getxoko kultur etxea.

Reservas: sbarreiro@getxo.eus Plaza-kopuru mugatuak

Topagunea: Romo Kultur Etxea. RKE Getxo

TOPAKETAK.

Dantza ikuskizuna.

Denis Santacanak, jatorria getxon duen zuzendari, koreografo eta dantzariak, ikusmen murriztua duen arren, bere Denis “Santacana Compañía de Danza”-rekin, dantza-munduan arrakasta izan du. “Topaketak” dantza bikote baten lana da; honetan bi dantza diziplina erabiltzen dira, flamenkoa eta garaikidea. Lan honetarako Víctor Guadianak konposatutako soinu-giroa aparta da mundu flamenko eta garaikidearen bilaketa honen funtsa adierazteko.

Datak: Urriak 14  19.00etan

Antolatzailea: Getxoko kultur etxea

Erreserbak: www.auladeculturadegetxo.com

Topagunea: Muxikebarri,  Ereaga aretoa. Plaza-kopuru mugatuak

HERRI-ONURAKOA. BILBO-AREETA TRENBIDEA. 

Dokumental labur inklusibo baten aurkezpena.

Getxok Trenbidearen Urte Europarrera gehitu nahi du bere burua; hortaz, dokumental labur inklusiboa sortuko du, zeinak Bilbo-Areeta linearen jaiotza jasoko duen. Trenbide horrek irisgarritasuna eta gizarteratzea erraztu eta gauzen egoera aldatu zuen garraiobide berria izan zen.

Karla Llanos Etxabe lekuko dibulgatzailearen eskutik, udalerriko gertakizun historiko hori ospatu eta ekintza horren alde egingo dugu, ondare inklusiboa, irisgarria eta oztopo gabe sustatu nahi duena.

Datak: Urriak 7 19.00etan

Antolatzailea: Getxoko udala

Erreserbak: 944660022. Plaza-kopuru mugatuak

Topagunea: RKE Romo Kultur Etxea

KULTURARTEKO GINKANA AUTOGIDATUA

Ibilbidea.

Pista-sorta batek Getxotik gidatuko zaitu eta toki bakoitzean QR kode bat aurkituko duzu, eskaneagarria, espazio horri lotuta dagoen soinu paisaia entzuteko. Behatu eta aditu, haize alde egin ezazu eta ezagutu Getxo soinuen,

usainen, begiraden... bidez. Eraiki zeure kartografia emozionala ibilbide honetan zehar ezagutuko dituzun kontakizunen, errezeten, ipuinen, jolasen eta poemen bidez. Ikasi eta hausnartu ezazu Getxoko errefuxiatuen eta migranteen harreraren inguruan.

Datak: Urria osoan zehar

Antolatzailea: Movitik. Getxoko udala

Erreserbak:688897661 www.loturakfestival.com

Topagunea: Ibilbidearen edozein puntu.

SERGIOREN BISITA GIDATUA

Bisita gidatua.

Irisgarritasuna pertsona ororen oinarrizko eskubidea da. Ondare eta inklusioaz aritzean, garrantzitsua da gure artean ulertzeko, ezagutzeko eta gure gaitasunak zein jakintzak erakusteko aukera izatea rol aktibo batetik eta ez parte-hartzaile pasibo bezala. Horregatik guztiagatik, Sergioren eskutik, Getxon, Punta Begoñatik eta Zugazarte kaia osotik topatuko ditugun zenbait etxeen eta monumentuen historia ezagutzeaz gain, gure artean ezagutzeko esperientziaren garrantzia nabarmendu nahi duen bisitaz gozatuko dugu.

Datak: Urriak 9 12.00etan

Antolatzailea: Gaude Elkartea. Argia Fundazioa. Sarekide. Getxoko udala

Erreserbak: 686100529 rtejada@argiafubdazioa.org

Topagunea: Punta Begoña (sarbidea)

GETXOEXPRESS.

Film laburren lehiaketa.

Urriaren 22tik 24ra Muxikebarrin, Algortan, GetxoExpress film laburren lehiaketa burutuko da, ondarea aintzat hartzearekin, sentsibilizatzearekin eta hedatzearekin lotuta dagoena. Lehiaketa, film laburrak 42 orduko epean grabatu eta editatzean datza. Parte-hartzaileek gutxienez 2 pertsonez osatutako taldeetan parte hartu beharko dute eta gazteek, emakumeek eta aniztasun funtzionala duten pertsonen parte hartzea sustatzea nabarmenduko da. Aurkezten diren lanetan, antolatzaileak proposatutako hiru kokalekuetatik bi agertu beharko dira. Film laburrak urriaren 24an, 18:00etan, proiektatuko dira, sarrera doakoa izanik.

Datak: Urriak  24 18.00etan

Antolatzailea: Getxoko udalaren gazteria saila . Getxoko kultur etxea. Kultur klip elkartea

Erreserbak:684242813 info@getxoexpress.com. Plaza-kopuru mugatuak .

Topagunea: Muxikebarri.  Ereaga Aretoa

BERDINIK GABE

Dantza-emanaldia Fritsch Companyren / Psico Ballet Maite León Fundazioaren eskutik.

Fritsch Companyren asmoa aniztasun funtzional intelektual, fisiko, psikiko, garapenezkoa edo sentsoriala duten antzezleak laneratzea da. Psico Ballet Maite León Fundazioaren Arte Eszeniko Inklusibo Eskolako dantzarien artean, ahalmen artistiko handiena duten 16 antzezle hautatu dira. “Berdinik gabe” konpainiaren sormen-prozesuetatik sortu zen. Dantzariek espresio eta gorputz-hizkuntza esploratzen dute ikuskizunean, hau, zenbait testuinguruetako harreman eta lotura pertsonalez eratuta egonik.

Datak: Urriak 16 19.00etan

Antolatzailea: Getxoko kultur etxea

Erreserbak: Aula de cultura de Getxo. Plaza-kopuru mugatuak

Topagunea: Muxikebarri.

EZAGUTU, GU EZAGUTZEN.

Irisgarritasun kognitiboko tailerra.

Topaleta-tailerrean pertsona ororekin batera turismoaren eta ondarean arloko eragileek parte-hatzeko aukera izango dute. Honetan, irisgarritasun kognitiboaren beharrizanak aztertu eta pertsona orok kultura-ondarera baldintza berdinetan iristeko eta honetaz gozatzeko duten eskubidea nola bermatu hausnartuko da. Horretarako guztirako, tailer bat diseinatu dugu bisita gidatu baten esperientziatik abiatuta. Tailerra Neguriko metro geltokian hasiko da eta.

Belauste aretorako bidean, non lan partekatua burutuko den, aukera izango dugu inguruko monumentu-multzora bisita gidatua egiteko. Bisita hori eredu praktikoa izango da, zeinetik abiatu garen ezagutzak, interesak eta jarduera-ildo posibleak partekatzeko pertsona ororentzat kognitiboki irisgarria den ondarea lortzea laguntzen dutenak.

Datak: Urriak 8 12.00etan.

Antolatzailea: Gaude elkartea. Fundación Argia Fundazioa. Sarekide. Getxoko udala

Erreserbak:686883602 isanchez@gaude.eus. Plaza-kopuru mugatuak .

Topagunea: Metro de Neguri (antigua estación).

INKLUSIORA BIDEAN MUSIKA ESKOLAN

Solasaldia, tailerra, erakusketa eta kontzertua.

Getxoko Andres Isasi Udal Musika Eskolaren hezkuntza-eskaintzaren baitan, ekintza bat burutuko da aniztasun funtzionala duten pertsonek aukera izan dezaten musikak eta hainbat mailetan praktikatzeak eskaintzen dizkiguten onurez gozatzeko. Ekintzan zehar tailertxo bat burutuko da zeinean lana nola egiten den azalduko den eta non aukera izango dugun kontzertutxo batera joateko. Kontzertu horretan espezialitate horretan parte hartzen duten ikasleek burututako emanaldiez gozatuko dugu.

Datak: Urriak 29 18.00etan

Antolatzailea: Andrés Isasi Musika Eskola

Erreserbak:andresisasimusikaeskola. Plaza-kopuru mugatuak .

Topagunea: Andrés Isasi Musika Eskola

GETXO BERE IZENETANO 

Bisita gidatua.

Urtero bezala, bisita gidatuak antolatu ditugu Getxo bere izenen bitartez ezagutzera emateko. Herriko hainbat elkarterekin elkarlanean, bisitak egokituko ditugu aniztasun funtzionala dutenek parte har dezaten errazteko, baita ikusmen-urritasuna, entzuteko arazoak edo adinagatik arazoak dituztenek edo eta haurdun daudenek ere. Honetarako bisitak egokituko dira. hasiera eta amaiera-orduak, ulergarriak izateko erabili beharreko materialak, iraupena, atsedenpremiak, narrazio-egokitzapenak… egingo ditugu. Esperientzia hauetatikateratako ondorioak datozen urteetako bisitetan aplikatuko dira.

Datak: Urriak 9  10.00etan. eta urriak 20  18.00etan

Antolatzailea: Getxoko udala

Erreserbak: 688635350 getxo.toponimia@gmail.com. Plaza-kopuru mugatuak .

Topagunea: Urriak 9 Zubiko Plaza , urriak 20 Andra Mariko Polikiroldegia.

ZENTZUMEN GUZTIEKIN ERALDATZEN.

Mintzaldia eta zentzumenen ekintza.

Bihurtuz Getxok, bazterketa arriskuan dauden gazteen gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzen duen elkarteak, ingurumen- eta mantentzelanak burutu ohi ditu udalerrian eta historia-zein kultura-ondareko elementuetan ere, hala nola malakateetan. Mintzaldi baten bidez, ezagutzera emango dira elkartearen helburuak, baita burututako lanak ere, zeinetako batzuk bisitatzeko aukera egongo den Ingurumen Aretoan bertan. Era berean, aukera izango dugu sendabelarren, belar usaintsuen eta jatekoen lorategia ezagutzeko zentzuentzako ekintza baten bidez, Ingurumen Aretoko hezitzaile batek zuzenduko duena.

Datak: Urriak  23 11.00etan

Antolatzailea: Getxoko ingurumen aretoa. Getxoko udala

Erreserbak: 688883596 info@ingurumenaretoagetxo.eus. Plaza-kopuru mugatuak .

Topagunea: Getxoko ingurumen aretoa.

DEAPIE BISITAK

Ibilaldi gidatuak eta antzeztuak.

Udalerriko bilakaera eta bere ondarea ezagutuko dugu Getxoko historian garrantzitsuak diren hiru pertsonaien bidez. Francisca Labroche ekintzaileak Santa Ana eta Areeta ezagutzen lagunduko digu;

Horacio Echevarrieta enpresariarekin Marqués de Arriluze pasealekuko eta Ybarrako etxe burges harrigarriak ezagutuko ditugu; eta Miren Larrea argazkilariak eta poetak Portu Zaharrean eta San Nikolasen zehar lagunduko digu. Ibilbideak Getxoko ondarea publiko orori hurbiltzeko asmoa dute. Horrela, bisita irisgarriak egiteko, hizkuntza inklusibo eta zeinu hizkuntzako interpretea izango dugu.

DatakBisita guztiak 11.30etan

Urriak 12 eta 16 : Francisca Labroche

Urriak 3 eta 10 : Horacio Echevarrieta.

Urriak 17, 24 eta 31  Miren Larrea.

Antolatzailea: Getxoko turismo bulegoa

Erreserbak: 944910800 infoturismo@getxo.eus. Plaza-kopuru mugatuak

Topagunea: Francisca Labroche: Zubiko Plaza  / Horacio Echevarrieta: Bola Hondarzta / Miren Larrea: Portu Zaharra

Urriak 10, 16 eta 24: Zeinu hizkuntza

Si vas a viajar a Bizkaia durante esas fechas y estás buscando alojamiento por la zona, te proponemos distintas alternativas en Getxo, a tan sólo 20 minutos del centro de Bilbao, donde además podrás disfrutar de la costa vasca, la playa y la brisa del mar.

-Dónde dormir en Getxo

-Dónde comer en Getxo

-De Pinchos en Getxo

-Getxo Costa

Ver la agenda completa