Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

 

Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

Sareko proiektu honen bidez emakumeen ahalduntzea bultzatu, eta beraien parte-hartzea politikan eta gizartean sustatu nahi da, jendarte justuagoa eta anitzagoa sortzeko asmoz.

Emakumeek hausnartzeko, eztabaidatzeko eta ikasteko topaleku izateaz gainera, eskola adin eta jatorri guztietako emakumeekin partekatzeko tokia ere bada eta, bertan, kolektiboetan eta sareetan parte hartzeko eta antolatzeko aukera eskaintzen da. Munduarekiko dugun ikuspegia aldatzen ikasteko nahiz horretarako erremintak ezagutzeko espazioa da.

Gogoratu data hauek

Aurrematrikulazioa

  • Aurreinskripzioa egiteko, inprimaki bat bete beharko da (laster) eta ondorengo edozein gunetan entregatu::
    - Formulario honen bidez
    - Berdintasun Zerbitzuan Urgull kalea z/g, 2. solairua. Algorta. Irailaren 12tik 27ra, 08:00etatik 14:00etara.
    - Getxoko Herritarren Arretarako Bulegoetan. ALDEZ AURRETIK HITZORDUA eskatu beharko da: 944 660 000 (010 Getxotik deituz gero): https://citaprevia.getxo.eus
    - Telefonoz: Call Center zerbitzuaren bitartez: 944 660 000 (010 Getxotik deituz gero)

Intereseko oharrak

  • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere 3 ikastarotan eman ahal izango du izena.
  • Eskaintzen diren tailer guztiak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da.
  • Plazak mugatuak izango dira, eta aldez aurretik izena eman duten emakumeen artean zozkatuko da. Getxon erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dute.
  • Ikastaro bat hasitakoan berau utzi nahi dutenek Berdintasun Zerbitzuari jakinarazi beharko diote.
  • Justifikatu gabeko 3 hutsegite izanez gero, galdu egingo da urtebetean ikastaro berrietan parte hartzeko eskubidea.

Ikastaroen zerrenda

  • Pelbis-zorua indartzea
  • Nork bere burua maitatzen ikasten
  • Arteverse Ahalduntzea adierazpen artistikoaren eta bideoartearen bidez
  • Emakume nagusien sexualitatea. Mitoak eta errealitateak
  • Ahaldundu bai, baina... nola erabiltzen dugu gure boterea?
  • Gorputz bizigarriago baterantz, indarkeria estetikoaren eta lodifobiaren aurka
  • Ama adimen osasuntsua, tailer esperimentala
  • Desberdintasunaren sustraiak: Generoaren eraikuntza
  • Heldu argiari, autosufizientziarako elektrizitate tailerra
  • Prestatuta. Bigarren udaberria
  • Pelbis zorua. Dantza pelbikoa
  • Sareak ehuntzen (euskaraz)
  • CHI KUNG: gure bizi-energia hobetzen (euskaraz)
  • Ahalduntzen sexualitatearen eta emozioen bidez
  • Las Lombardas, abesbatza feminista

Izen-ematerik behar ez duten jarduerak

  • Antzerki laborategia. “Las de afuera”
  • Gure bulbak deskolonizatuz (Euskaraz)

Herritar guztientzako jarduerak

  • Skolastika feminismo mintegia
  • Amodiorako eta desamodiorako elkarrizketen mintegia

Kontaktua

Baliabide eta telefono interesgarriak

Aurreko edizioak