Segurtasun aholkuak

Segurtasuna KALEAN

- Ibili zaitez ibilgailuen martxaren kontrako norabidean, espaloiaren ertzetik ahalik eta urrunen, zure poltsa edo diru-zorroa espaloiaren barrualdean kokatuz, horrela “tiratzeak” saihestuz.   

 - Kutxazain automatikoen zerbitzuak erabiltzera zoazenean, lehenik eta behin begiratu ezazu zure inguruan ea jasotako dirua eraman ahalko lukeen pertsona susmagarririk dagoen. Pertsona jakin batzuen inguruak zalantzarik izan ezkero, ez erabili kutxazaina momentu horretan, edo joan zaitez hurbil dagoen beste batera. Saiatu zaitez kutxazainak bulego orduetan erabiltzen eta, egotekotan, erabili itzazu barneko kutxazaina eta ez ahaztu barruan zauden bitartean atea blokeatzeaz.

 .-Saihestu  itzazu azoka, feria eta berbena bezalako aglomerazioak. Norbaitek zurekin estropezu egin ezkero begira ezazu diru-zorroa kendu dizuten. Ez galdu bistatik zure objektu pertsonalak. Erosketetan zoazenean ez zaitez distraitu. Begira itzazu arretaz zugandik hurbil dauden pertzonak eta ez galdu kontaktua zure motxila, poltsa edo argazki kamera, telefono, ipad etab. bezalako objektu pertsonalekin. Motxila eraman ezkero, jarri ezazu aurrealdean aglomerazio tokietatik igarotzen bazara. Horrela, objektuak kentzeko poltsikoak irekitzea edo motxila zulatzea saihestuko duzu.

 - Beharrezko dirua baino ez ezazu eraman eta banatu ezazu poltsikoetatik. Ez ezazu eraman dirutik prakaren atzeko poltsikoan. Saiatu zaitez gainean diru kantitate garrantzitsu bat ez eramaten. Beste aukerarik ez badago, banatu ezazu hainbat poltsikotan.

 - Ez eraman inoiz kreditu txartelen zenbakia idatzita, ezta agenda telefonikoaren artean ere ez. Txartela kentzen badizute, deitu ezazu berehala bankura baliogabetu dezaten. Horrela, norbaitek zure baimenik gabe erabiltzea saihestuko duzu.

 - Oihu egiteak, laguntza eskatzeak, lapurra beldurtu eta beste pertsona batzuen arreta erakarri dezake.

 - erasoren bat jasatekotan, behatu itzazu erasotzailearen ezaugarri nagusiak (adina, altuera, ile kolorea, aurpegiko ezaugarriak, ihes norabidea, ihes ibilgailua, etab.), erasotzailea aurkitzeko lagungarria izango da.

  - Erasotzaileak hainbat badira, saiatu zaitez euretako baten kontzentratzen zugandik hurbilen dagoen horretan.

 

Segurtasuna ETXEBIZITZAN

 - Pisu baxu batean bizi bazara, jarri itzazu burdin sareak leihoetan. Itxi itzazu leihoak etxetik ateratzen zaren guztietan, nahiz eta ordu erdi baino ez izan.

- Posible bada, jarri ezazu blindatutako ate bat. Jarri ezazu segurtasun kate bat atean, honen irekitze partziala ahalbidetzen dizuna.

- Konprobatu ezazu etxeko sarrera posible guztiak itxiak daudela, etxe barruan zaudenean ere bai.

- Aldatu ezazu sarraila etxe berri batean instalatzen zaren bakoitzean, giltzak galdutakoan edo obrak egon badira eta langileren batek eskura izan baditu. Baita ere, sarrailak ez duenean etxea babestearen funtzioa betetzen eta hirugarren pertsonen esku erabilitako mekanismo berrien arriskua dagoenean

- Ez utzi balio handiko objekturik etxean, eraman itzazu toki seguru batera etxean ez zaudenean.

- Ez piztu atezain automatikoa ohituraz, ez badakizu nork deitzen duen, zure segurtasuna eta auzokide guztiena arriskuan jarri dezakezu. Eskatu iezaiezu agiria zerbitzu tekniko guztiei eta konproba ezazu, beharrezkoa iruditu ezkero, horien balioa telefonoz enpresarekin.

- Ez jarri giltza eta giltzatakoetan helbidearen inguruko inolako daturik, egon zaitez adi kopiak egiterakoan eta ez utzi hauen ezkutalekuetan (zirrian, loreontzian, leihoetan).

- Atera argazkia edo markatu itzazu zure baliozko objektu guztiak hauek ezagutu ahal izateko lapurreta kasuan. Apuntatu ezazu marka, modeloa eta serie zenbaki edo fabrikaziozkoa.

- Etxera heldutakoan sarraila bortxatua izan dela ikustekotan ez zaitez sartu, aztarnak ezabatu baititzakezu edo lapurrak barruan topatu. Deitu ezazu Udaltzaingoa.

- Edozein pertsona arrotzaren presentziaren aurrean, abisatu ezazu Udaltzaingoa, izan zaitez solidarioa baita ere, auzokide baten etxean zerbait sumatzekotan.

 

Segurtasuna KOTXEAN

 - Grabatu ezazu zure kotxearen matrikula zenbakia kristaletan eta haizetakoetan.

-Jarri itzazu segurtasun dispositiboak zure ibilgailuak, alarmak, arakatze sistemak, geldiarazteko barrak, korronte motzaileak, etab.  

- Saiatu zaitez zure ibilgailua zainpeko zonaldeetan uzten eta posiblea ez bada zirkulazio handiko zonalde argiztatuetan.

- Autotik jaisterakoan blokeatu ezazu bolantea eta leiho eta ate guztia itxiak daudela konprobatu ezazu.

- Komunitate garaje batean aparkatzen baduzu, sartu edo irteterakoan, konprobatu ezazu honen atea guztiz itxia geratzen dela. Pertsona susmagarriren bat ikusteko kasuan ez izan zalantzarik Udaltzaingora deitzeko orduan.

- Ez utzi baliozko objekturik bistara, ezta ere aparailu teknologikoen presentzia identifikatzeko balio dezakeen elementurik (ordenagailuak, nabigatzaileentzako euskarriak, pda...)

  Erosketa azkar bat egitekotan eta Zu baldin bazara gidaria, saiatu zaitez ibilgailua piztuta eta atea irekita ez uzten, nahi ez barruan beste pertsona batzuk egon.

- Semaforo batean gelditzen zarenean, gasolineran edo karabanan, etab. egon zaitez adi eta saiatu zaitez leihoak eta ateak itxita eta blokeaturik izaten lapurretak saihesteko asmoz.

- Irrati aparailurik izatekotan saiatu zaitez estaltzen. Kentzeko aukera izatekotan, kendu ezazu.

 

DENUNTZIA GETXOKO UDALTZAINGOAREN AURREAN

Jarritako neurri guztiak jarrita ere, kalean zein etxean edo kotxean objekturen bat lapurtzen badizute, komunikatu iezaiozu ahalik eta azkarren Getxoko Udaltzaingoari. (944660202). Eta lapurreta etxebizitzan edo kotxean izateko kasuan, saia zaitez egilea aurkitzeko Agenteen bilaketa eragotzi dezakeen inolako elementurik ez ukitzen.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +