Zerga egutegia

2017 urteko zerga-egutegia

2016ko azaroaren 14an Alkatetzak agindutako 3693/2016 Dekretuaren bidez ondorengo Zerga egutegia onartu da 2017ko ekitaldirako:

  • Apirilaren 1etik apirilaren 30era arte.
    Ondoko hauek borondatez ordaintzeko epea:
    - Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ)
    - Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
    - Ibilgailuak espaloien bidez finken barrura sartzeko eta aparkalekuak erreserbatzeko tasa (Pasabideak)
    - Taxien aparkalekua erreserbatzeko tasa
    - Kiosko bidez bide publikoa okupatzeko tasa
    - Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeko tasa (egoiliarren urteko txartelak:TAO.)
    - kutxazain automatikoak.

Helbideratutako ordainketa borondatezko epea amaitu ondorengo lehenengo egun baliodunean (maiatzaren 2an) egingo da. Helbideratzeko eskabideak apirilaren 20ra arte onartuko ditugu.

Zergak helbideratzea (PDF Dokumentua / 162 Kb) 

Ordainagiri horiek «nahierako ordainketa» modalitatean ereordain daitezke, baldin eta udal zerga ordenantzan onetsitako baldintzak betetzen badituzte. Hiruhilekoetan zatitu daitezke (mugaeguneratzeak: 04/01, 06/15, 09/15 eta 11/05), seihilekoetan (05/16
eta 10/25) edo ordainketa bakarrean ordaindu (09/15), betiere bankuko helbideratzearekin.

Nahierako ordainketa egiteko eskaerak martxoaren 1ean baino lehen tramitatu behar dira.

Epemuga jaiegunean egokitzen bada, epemuga horren hurrengo lehenengo lanegunera pasako da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +