Multikirolak

Lehen Hezkuntzan bazaude eta Multikirolak programan parte hartu nahi izanez gero, bete ezazu formulario hau

2017/18ko denboraldiko programa

Kirola baliabide bikaina da umeen garapen psikomotorrerako oinarrizko alderdiak igortzeko eta, hain zuzen, haiei begira sortu da Multikirolak programa. Horregatik, Getxo Kirolak-ek 2017/18 denboraldi honetan berriz ere udalerriko ikastetxeekin eta klubekin lan egingo du eskola-erkidegoarentzako kirola sustatu eta aisialdiko aukera osasungarriak sustatzeko xedez.

Multikirolak

Multikirolak programarekin –Bizkaia Saria 2008 eskolako kirola sustatzeagatik –ikasle getxoztarrek kirol-eskaintza zabala ezagutzea nahi dugu aurrerago modalitate bat edo bestea hautatzeko orduan, erabaki ona hartzen jakin dezaten.

Multikirolak programak antolatutako ekintzek kirol-praktikarako hurbilketa bermatzen dute, horretarako parte-hartzaileen adinari egokitutako metodologiak jarraituz (besteak beste, azkarregi ez espezializatzea). Azpimarratu behar da, gainera, haiek udalerriko klubetara eta ariketa fisikoa egiten den espazioetara gerturatuta kirola egiteko ohitura hartzen laguntzen duela.

Ekintza horiek Lehen Hezkuntzako etaparako dira (6, 7, 8, 9 eta 10 urte) eta eskolaz kanpoko ordutegian egiten dira. Programak kirol-topaketak eta txangoak barnean hartzen ditu (larunbat goizetan, normalean).

Kirol-topaketa

Multikirolak

Ikastetxeetan modalitate bateko 8 saio egin ostean, umeei dei egiten zaie lehiakorrak ez diren partidak jokatzeko edo modalitate horrekin lotutako jokoak edo ariketak egiteko.

Txangoa

Multikirolak

 Hain ezagunak ez diren modalitateak ezagutzeko aurrez prestatu gabeko kirol-ekintza bat da. Txangoetan senideek ere parte har dezakete. 

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +