Plan estrategikoak

 

ESEP, Erabilera Sustatzeko Getxoko Ekintza Plana 2013-2016 (III. Plan estrategikoa)

2013 plana

- 2015. urteko txostena

 ESPEek datozen hamar urteotako hizkuntza plangintza gidatu nahi du eta euskararen erabilera areagotzea du xede. ESEPek hiru helburu estrategiko batzen ditu bere baitan: euskararen jabekuntza, erabilera eta elikadura, hau da, hizkuntza aberastasuna handitzeko behar diren izapideak eta eguneroko esparru guztiak ukitzen ditu: irakaskuntza, administrazioa, lan-mundua, hedabideak, kirola eta aisia, kultura, publizitatea,... Teknologia berriei ere garrantzi berezia eman zaie.

ESEPek jasotzen dituen neurri eta ekintzak ikusi nahi badituzu klik egin hemen: ESEP 2013-2016

Planaren aurkezpena

ESEP plan berria prestatzeko azterketa eta txosten hauek prestatu ditu Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak:

Zure proposamenak garrantzitsuak dira guretzat:

Kontuan hartu proposamenak eta ekarpenak egiteko aukera zabalik dagoela, izan ere, Getxoko ESEP malgua eta moldagarria izateko jaio baita.

Egizu zure ekarpena: Formularioa

EBPN, Euskara Biziberritzeko Getxoko Euskara Plana 2007-2012 (II. Plan Estrategikoa)

Euskara Biziberritzeko Getxoko lehen Plan Nagusia (I. EBPN) 2003-2006 urteen artean diseinatu eta garatu zen. Planaren garapen markoa Jaurlaritzak proposatu zuen eta Euskara Zerbitzuak garatu 2003ko azterketa soziolinguistikoan oinarrituta.

Planaren asmoa udalerriko bizitza sozialean modu integralean eragitea zen, eta horretarako, aipatutako epealdian garatu beharreko hainbat neurri proposatzen dira 12 esparrutan banatuta eta 3 helburu estrategikotan antolatuta.

EBPN, Euskara Biziberritzeko Getxoko Euskara Plana 2003-2007 (I. Plan estrategikoa)

Getxoko 1. EBPN

 

Bigarren Plan Estrategikoa 2007an egindako azterketa soziolinguistikoaren ondorio da, eta aurreko planaren egitura errespetatuz egina da.

Bigarren Plan honen indarraldia 2007-2011 da.

Getxoko 2. EBPN

 

 2012an hasiera eman zitzaion Getxoko III. Euskara Plana onartzeko prozesuari.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +