ESEP, EUSKARA PLANA GETXON 2018-2022

FAMILIA TRANSMISIOA


Klikatu hemen zure ekarpenak eta iradokizunak egiteko.

HELBURUA: Hizkuntza transmisio goiztiarraren inportantzia hedatu, jakinarazi

1. NEURRIA: Ume txikien gurasoen eta gurasogaien artean informazioa eta sentsibilizazioa landuko da.

2. NEURRIA: Hizkuntza transmisioaren inguruko informazioa landuko da eta zabalduko da herriko medioetan.

 

HELBURUA: Gurasoak eredu: euskara etxeko hizkuntza bezala indartzea

3. NEURRIA: Gurasogai eta guraso euskaldunen artean informazioa eta sentsibilizazioa zabalduko da euskara etxeko hizkuntza izan dadin.

4. NEURRIA: Bikote gazteen arteko harreman hizkuntza izateari begira, ohiturak aldatzea bilatuko da

  

HELBURUA: Elkarlana sustatu instituzio eta eragileen artean

5. NEURRIA: Familiaren esparruan lan egiten duten udal atalekin elkarlana izango da beraien programetan hizkuntzaren transmisioa sartzeko.

6. NEURRIA: Etorkinen Plataforma eta Immigrazio zerbitzuarekin elkarlanean, etorkinen harrera programetan euskara transmititzearen inportantzia zabaldu eta baliabideen inguruko informazioa eskainiko da.

7. NEURRIA: Haurtzaindegiekin eta ikastetxeekin hitzarmengintza indartuko da.

8. NEURRIA: Eskualdeko udalez gaindiko instituzio eta herriekin elkarlana sustatuko da.

  

HELBURUA: Euskararen familia transmisioan lagunduko duten baliabideak eskaini eta indartu

9. NEURRIA: Euskarazko baliabideen gida egingo da.

10. NEURRIA: Lehentasun guraso gazteengan jarrita, familia osoarentzat pentsatutako kultur eta aisialdi ekintzak sustatuko dira.

11. NEURRIA: Diru-laguntzetan hizkuntzaren transmisioa kontuan izango da

12. NEURRIA: Epe laburrean guraso izan ahal direnengana ailegatzeko informazio-kanalak proposatuko dira.

 

EUSKALDUNTZEA PRESTAKUNTZA


Klikatu hemen zure ekarpenak eta iradokizunak egiteko. 

HELBURUA: Euskara ikasteko erraztasunak eta laguntza ematea 

1. NEURRIA: Herritar helduen euskalduntzea bultzatu, lagundu eta euskaltegietan matrikulatu daitezen sustatuko da.

2. NEURRIA: Euskaraz ez dakienari apur bat jakitea, elebitasun pasiboa, garrantzitsua dela jakinaraziko zaio eta oinarrizko maila bat lortzeko baliabideak, aukerak emango zaizkio.

3. NEURRIA: Euskara ikasteko eta erabiltzeko dauden baliabideen gida (euskaltegiak, diru-laguntzak, Berbalaguna…) egingo da eta zabalkundea emango zaio.

4. NEURRIA: Helburuak partekatzen dituzten pertsona multzoentzat (xede taldeentzat) ikastaroak sustatuko dira.

5. NEURRIA: Bizkaieraren eta bertako euskara-aldaeraren ezagutza sustatuko da.

  

HELBURUA: Euskara erabiltzeko aukerak zabaltzea euskalduntzen ari diren pertsonei

6. NEURRIA: Berbalaguna, bikote kulturalak eta antzeko proiektuak lagunduko dira.

7. NEURRIA: Euskalduntzen ari direnei egokitutako aisialdi eskaintza sustatuko da eta dagoenaren publizitatea egingo da.

  

HELBURUA: Euskarazko kultur kontsumoa sustatu euskalduntzen ari direnen artean

8. NEURRIA: Euskarazko kultur emanaldien kontsumoa sustatzera begirako baliabideak jarriko dira martxan.

9. NEURRIA: Herritar erdaldunen/ etorkinen artean euskarazko kultur eskaintza zabalduko da

 

IRAKASKUNTZA


Klikatu hemen zure ekarpenak eta iradokizunak egiteko.

HELBURUA: Euskarazko irakaskuntza indartzea eta oztopoak gainditzen laguntzea

1. NEURRIA: Euskarazko ikas-ereduak sustatuko dira.

2. NEURRIA: Etorkinentzako hizkuntza-errefortzuaren gaia koordinatu eta garatuko da, beste eragile batzuekin elkarlanean.

3. NEURRIA: Lanbide Heziketan eta Batxilergoan matrikulatzen direnak euskaraz ikasten jarrai dezaten sentsibilizatzeko/ informatzeko/ animatzeko baliabideak sortuko dira.

4. NEURRIA: Musika Eskolak indartu eta sakondu egingo du BIZI diren musika-jardueren eskaintza, bereziki ume eta gazteentzako jardueretan.

5. NEURRIA: Getxoko ikastetxeetan, bizkaieraren eta bertako euskara-aldaeraren ezagut dezaten materiala, baliabideak eskainiko da.

6. NEURRIA: Ikasleen komunikazio gaitasuna eta euskararen kalitatea hobetzeko jarduerak sustatuko dira, bertsogintza, kantagintza, irakurzaletasuna …

7. NEURRIA: Getxoko akademiek eskaintzen dituzten jardueretan euskarazko eskaintza indartuko da.

  

HELBURUA: Euskararen erabilera bultzatu eskolaren esparru guztietan

8. NEURRIA: Eskola-orduz kanpo, Ikastetxearen euskarazko kultur, aisialdi kirol…  eskaintza indartuko da.

9. NEURRIA: Euskarazko aisialdi, kultur, kirol eskaintzari buruzko informazioa zabalduko da gurasoen artean.

10. NEURRIA: Ikastetxearekin elkarlanean ari diren elkarteen, enpresen, erakundeen eta ikastetxearen arteko harreman hizkuntza euskara izatea sustatuko da.

11. NEURRIA: Eskola-umeen zaintzan ardura dutenen aktibazioa lortzeko esperientziak sustatuko dira.

  

HELBURUA: Elkarlana sustatu eragileen artean

12. NEURRIA: Getxoko ikastetxeak, gurasoen elkarteak eta Udaleko Euskara Zerbitzua biltzen dituen Ikasgehi bilgunearen funtzionamendua indartuko da.

13. NEURRIA: Udaleko atal desberdinetatik, ikasle eta gurasoei begira, ikastetxeei egiten zaien eskaintza orok euskaraz egin ahal izatea bermatuko du.

  

HELBURUA: Herriko toponimia eta ondare kulturala ezagutzera ematea ikasleen artean

14. NEURRIA: Herriko toponimia eta ondarea ezagutzera emateko jarduerak antolatuko dira eta materiala sortuko da.

15. NEURRIA: Gazteen artean tokiko euskalkiari buruzko ezagutza zabaltzeko neurriak hartuko dira.

 

KULTURA-ARTEKOTASUNA


Klikatu hemen zure ekarpenak eta iradokizunak egiteko.

HELBURUA: Elkarlana eta koordinazioa sustatu

1. NEURRIA: Diagnosia eta jarduera plana egingo da adituen laguntzarekin eta eragile guztiekin elkarlanean

2. NEURRIA: Euskararen erabilera areagotzeko hitzarmenak (GEHI) izenpetuko dira etorkinen elkarteekin.

3. NEURRIA: Euskara ikasteko eta erabiltzeko dauden baliabideen gida egingo da eta zabalkundea emango zaio.

4. NEURRIA: Matrikulazioa kanpainan euskarazko ereduen aldeko neurriak proposatuko dira.

5. NEURRIA: Harreran, Getxon euskararen eta aukerak ezagutarazteko prozedura diseinatuko eta martxan jarriko da.

6. NEURRIA:Euskarazko aisialdi, kirol… ekintzetan inplikatu umeak eta atzerritar jatorrizko familiak.

 

HELBURUA: Atzerritar jatorrizko helduen euskararekiko hurbilpena, begikotasuna, gaitasuna eta erabilera bultzatu

7. NEURRIA:  Atzerritar jatorrizko helduen artean euskaltegietarako matrikulazioa sustatuko da eta hastapen ikastaroetan lan egingo da.

8. NEURRIA:  Euskara ikasteko eta erabiltzeko dauden baliabideen gida egingo da eta zabalkundea emango zaio.

  

HELBURUA: Euskal kultura ezaguna egitea atzerritar jatorrizko pertsonen artean eta beraien kultur aniztasuna ezaguna egitea jatorrizkoetan.

9. NEURRIA:  Etorkin eta bertokoen arteko elkar ezagutza sustatzea: ohiturak, paisaiak, hizkuntza…

 

ADMINISTRAZIOA


Klikatu hemen zure ekarpenak eta iradokizunak egiteko.

HELBURUA: Euskararen erabilera sustatu

1. NEURRIA: Langile hasi berrien harrera jorratuko da

2. NEURRIA: Administrazioaren gutxieneko indize soziolinguistikoa egokituko da

3. NEURRIA: Langileen erabilera informala sustatuko da

4. NEURRIA: Euskarazko sortze-lana bultzatzeko langileen errekonozimendu-sistema definituko da

5. NEURRIA: Lan-zirkuituak identifikatu eta euskara lan hizkuntza ere izaten hasiko da.

6. NEURRIA: Euskaraz lan egiteko erabilgarri dauden tresnak, hiztegi elektronikoak, zalantzak argitzeko bideak jakinaraziko zaizkie langileei

7. NEURRIA: Lehen hitzaren protokoloa sortuko da

8. NEURRIA: Euskara HAB/OACetako lan hizkuntza izatea sustatuko da

9. NEURRIA: Ataletako euskara arduradunaren figura sortuko da

10. NEURRIA: Itzulpenen erabilerari buruzko sentsibilizazioa zabalduko da  eta Itzulpen automatikoa jorratuko da

11. NEURRIA: Trebakuntza planaren barruan, hizkuntza-zalantzak argitzeko sistema zehaztuko da

12. NEURRIA:Programa eta aplikazio informatikoen euskarazko bertsioak bultzatuko dira

13. NEURRIA: Langileen trebakuntza arautuko da

14. NEURRIA: Udalak onartuta dituen hizkuntza irizpideak bateratu, berriro onartu eta jakinaraziko dira.

  

HELBURUA: Herritarren euskara-erabilera sustatu administrazioekin harremanetan

15. NEURRIA: Harremanak euskaraz izan nahi dituzten herritarren errolda egingo da

16. NEURRIA: Euskaraz lan egiten duten zerbitzuak identifikatuko dira, eta kanpoko eragileei harremanak euskaraz izateko gonbitea luzatuko da

17. NEURRIA: Herritarren hizkuntza aktibazioa bilatu, hizkuntza ohiturak aldatzeko neurriak lagundu edo eta garatuko dira

18. NEURRIA: Harrera hizkuntza eta zerbitzu hizkuntza bermatuko da eta udal langileek irizpideak barnera ditzaten lan egingo da

19. NEURRIA:Informazioa-komunikazio kanal berriak sustatuko dira.

20. NEURRIA:Mintzataldeak sortuko dira langileen artean

21. NEURRIA: Herritarren arteko erabilera sustatu, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen estatusa indartzeko balio duten ekimenetan parte hartu.

  

HELBURUA: Arduradun politikoen ahalduntzea bultzatu

22. NEURRIA: Getxon lan egiten duten alderdi politiko eta sindikatuekin hitzarmenak sinatuko dira Getxoko udalean egiten duten eguneroko lanean euskararen presentzia eta erabilera handitzeko.

23. NEURRIA: Ekintza instituzionaletan hizkuntzen erabilera irizpideak markatu eta protokoloa definituko da

24. NEURRIA: Euskara ikasteko motibatu, informazioa eman, erraztasunak eskainiko zaizkie. Eta hizkuntza ahalduntzea bilatzeko neurriak proposatuko dira.

25. NEURRIA: Udal bileretan euskararen erabilera handitu

26. NEURRIA: Zinegotziak trebakuntza planean jasotzea

  

HELBURUA: Zaindu euskara irudian/Zaindu euskararen irudia

27. NEURRIA: Lehen harremana euskaraz izan dadin protokoloak zehaztuko dira eta horiek betetzeko neurriak hartuko dira (aurrez aurrekorako, telefonoz jarduteko...).

28. NEURRIA: Dokumentu nagusien komunikagarritasuna neurtzeko edo baloratzeko prozedura finkatuko da.

 

29. NEURRIA: Udaleko harrera mekanizatuari jarraipena egingo zaio aldiro: telefonoak, web gunea

30. NEURRIA: Euskarari prestigioa emango dioten ekintzak garatuko dira: euskararen egunaren inguruko ospakizunak, Euskara Saria edo helburu bera duten antzeko beste egitasmo batzuk

  

HELBURUA: Langileen hizkuntza prestakuntza hobetu

31. NEURRIA: Langileen hizkuntza prestakuntza araudia eta laneko formazioa egokituko da.

32. NEURRIA: Langile eta arduradunentzat alfabetatze euskalduntzean parte hartzeko aukerak zabaltzea

  

HELBURUA: Euskararen inguruko azterketak egin eta etengabeko hobekuntza

33. NEURRIA: Aholku batzordearekin elkarlanean jarraituko da eta batzordekideen parte-hartzea sustatzeko bideak aztertu eta proposatuko dira

34. NEURRIA: Herriaren azterketa soziolinguistikoa egingo da 5 urterik behin.

35. NEURRIA: Inguruko gainontzeko administrazioekin elkarlana eta koordinazioa eramango da aurrera; batera gauzatu ahal diren neurriak aztertu eta garatzeko

36. NEURRIA: Hizkuntza gaietan hiritar aktiboak sustatzea

Herritarren aldetik eskaera sustatu, beharrak, hutsuneak detektatzeko jendearen lankidetza aktibatzea

37. NEURRIA: Toponimia, herriko izendegia aztertu, zaindu, mantenduko dira.

38. NEURRIA: Harremanak euskaraz izan nahi dituzten udalak aintzat hartuko dira. Horiekiko harremanetarako protokolo bat definituko da eta Udalean ezagutzera ematea.

39. NEURRIA: Udaleko diru-laguntzen plan estrategikoaren barruan Udaleko atalek jarritako adierazleetan hizkuntza adierazleak orokortzea.

40. NEURRIA: Udaleko atalek egiten dituzten memorietan hizkuntza adierazleak orokortzea, baita kanpoko enpresek udaleko atalentzat egiten dituzten memorietan ere.

41. NEURRIA: Berdintasuna bultzatzeko ekintzak antolatzea eta burutzea Berdintasuna arloarekin elkarlanean

42. NEURRIA: Euskara, administrazioaren kalitate irizpide moduan tratatzeko plana diseinatu eta proposatuko da (Bikain edo antzekoren bat)

 

MERKATARITZA-OSTALARITZA


Klikatu hemen zure ekarpenak eta iradokizunak egiteko.

HELBURUA: Euskararen presentzia sustatzea eta laguntzea Getxoko merkataritza eta ostalaritzan

1. NEURRIA:  Establezimendu berriei aholkularitza eskainiko zaie eta Udalaren zerbitzuen eta diru-laguntzen berri emango euskararen erabilera hasieratik bermatze aldera.

2. NEURRIA:  Udalak eskaintzen dituen laguntzen eta zerbitzuen berri etengabe emango zaie merkatari eta ostalariei. Laguntza eta zerbitzu guztiak Udaleko web gunean eskuragarriago jarriko dira eta eskaerak egin ditzaten bideak erraztuko dira.

3. NEURRIA:  Lan hizkuntza izateko materiala zabaldu eta sustatuko da: Beharsarea, katalogoa, fakturak, menuak, Merkealdia kartelak…

4. NEURRIA: Sektorekako eskaintza eta ekimen espezifikoak landuko dira. Ostalaritzako GetxON egin egitasmoa indartuko da eta baita umeentzako aisialdi pribatua eskaintzen duten establezimenduei ere.

5. NEURRIA: Euskararen presentzia indartzeko sentsibilizazioa landuko da.

  

HELBURUA: Euskarazko harremanak eskaintzen dituzten establezimenduekin elkarlana indartzea

6. NEURRIA: Euskarazko kontsumoa sustatzeko zubi-lana egitea

7. NEURRIA:  Euskararen laguna diren establezimenduen sarea sortuko da.

Hitzarmenak sinatuko dira konpromisoetara eta betebeharretara heltzeko asmoarekin. Konpromisoen inguruko informazioa zabalduko da getxotarren artean.

8. NEURRIA: Merkataritzako eta ostalaritzako eragileekin, elkarteekin, Getxolanekin eta Udalean sektorearekin lan egiten duten atalekin koordinatuta lan egingo da.

9. NEURRIA: Establezimenduen ahalegina, adibide onak… errekonozitzeko lan egingo da, getxotarrek ahalegin hori baloratu dezaten.

 

HELBURUA: Herritarren artean euskara  merkataritzan eta ostalaritzan erabiltzeko neurriak garatu

10. NEURRIA: Merkataritza-ostalaritzan hizkuntzaren eskaera sortzeko sentsibilizazio kanpainak burutuko dira.

11. NEURRIA: Inguruetako instituzioekin elkarlanean, inguruko merkatal-gune handietan elkarrekin jardungo da euskararen sustapenean.

12. NEURRIA: Ume eta gazteentzako aisialdia eskaintzen duten establezimenduei lehentasun emango zaie.

 

AISIALDIA


Klikatu hemen zure ekarpenak eta iradokizunak egiteko.

HELBURUA: Herriko aisialdi guneetan euskara sustatzea

1. NEURRIA: Euskarazko aisialdi espazioak sustatu eta lagunduko dira. Ume eta gazteentzako aisialdia euskaran oinarritzea bilatuko da.

2. NEURRIA: Aisialdi guneetan kontzentratzen diren gurasoen hizkuntza ohituretan eragiteko neurriak sustatuko dira.

3. NEURRIA: Jaietako aisialdian euskararen presentzia handitzeko neurriak garatuko dira.

4. NEURRIA: Udalekuetako eskaintzan irizpideak zaintzen jarraitu.

  

HELBURUA: Aisialdi eskaintzan euskararen sentsibilizazioa eta erabilera sustatu

5. NEURRIA: Gazte eragileekiko elkarlana sustatuko da gazteen aisialdian erabilera handitzeko.

6. NEURRIA: Euskarazko aisialdia eskaintzen duten enpresa eta elkarteekin elkarlana mantenduko da.

7. NEURRIA:Aisialdi monitoreen euskarazko formazioa lagunduko da.

8. NEURRIA: Aisialdi enpresa eta elkarteei udalaren hizkuntza irizpideak jakinaraziko zaizkie.

  

HELBURUA: Ume eta gazteen aisialdi hezitzailea eskaintzea euskaraz

9. NEURRIA: Gazteen aisialdian euskara sartzeko neurriak eramango dira aurrera.

10. NEURRIA: Eskola orduz kanpoko euskarazko jarduera hezitzaileak lagundu eta antolatuko dira.

 

KIROLA


Klikatu hemen zure ekarpenak eta iradokizunak egiteko.

HELBURUA: Euskara, Getxo Kirolak-eko lan eta zerbitzu hizkuntza izatea

1. NEURRIA: Batez ere ume eta gazteen kirolean eragiteko asmoz herriko agenteekin harremanak izan eta Bizkaia mailakoekin koordinazioa mantendu

2. NEURRIA: Batez ere, ume eta gazteekin lan egiten duten monitore eta jendaurreko langileei hizkuntza irizpideak jakinaraziko zaizkie eta laguntza, formazioa eta sentsibilizazioa eskainiko zaizkie.

3. NEURRIA: GK-rekin elkarlanean: diru-laguntzak, laguntza eta jarraipena egitea, ekitaldiak, udako ikastaroak, monitoreen formazioa, BIZI sakondu, herritarren dinamizazioa, hizkuntza irizpideak zaindu/kontrolatuko da.

  

HELBURUA: Irudia, komunikazioa zaintzea

4. NEURRIA: Komunikazioa eta publizitate hizkuntza ofizial bietan egingo da, lehentasuna emanaz euskarazko ereduari.

5. NEURRIA: Kirol jardueretako hizkuntza irizpideak jakinaraziko zaizkie ekitaldiak antolatu nahi dituztenei eta jarraipena egingo da

 

HELBURUA: Batez ere, ume eta gazteen kirol jardueretan euskararen erabilera handitzea

6. NEURRIA: Kirol arloko eragileen inplikazioa sustatuko da Gehitu Kirola programaren bidez.

7. NEURRIA: Eskola kirola euskaraz garatzera begirako neurriak hartuko dira.

8. NEURRIA: Euskarazko eskaintza ugaritzen joan, batez ere ume-gazteentzakoa. Arian-arian, BIZI programa ezartzen joango da GK-ko eskaintzan.

9. NEURRIA: Getxo marka hitzarmenean hizkuntza irizpideak ezartzera begirako neurriak garatuko dira.

  

HELBURUA: Bizkaiko instituzio publikoekin elkarlanean herriz gaindiko kirolaren euskalduntzea

10. NEURRIA: Eskola kiroleko entrenatzaileen formazioan euskararen presentzia bermatzeko eskatuko zaie kirol federazioei.

11. NEURRIA: Foru Aldundiak daramatzan ekimenekin elkarlanean, 16 urtetik beherako ume eta gaztei eskainitako kirol federatua euskaraz garatuko dela eskatzera begirako neurriak proposatuko dira.

  

HELBURUA: Kirol elkarteekin eta zerbitzu-enpresekin euskarazko formazioa eskaintzeko elkarlana

12.-NEURRIA: Getxo Kirolakeko kanpo eragileekin elkarlanean jardun hizkuntza-zerbitzuaren kalitatea egokia zaintzeko.

 

 

KULTURGINTZA


Klikatu hemen zure ekarpenak eta iradokizunak egiteko.

HELBURUA: Euskarazko kultura sustatzea

1. NEURRIA: Euskarazko kultur adierazpenak laguntzeko, sustatzeko, zabaltzeko neurriak hartuko dira.

2. NEURRIA: Ahozko kultura laguntzeko neurriak hartuko dira.

3. NEURRIA: Kultur ekimenak garatzeko bitartekoak ezarriko dira.

4. NEURRIA: Udaleko kultur programazioan euskarazko adierazpenak indartzea bilatuko da, garrantzi berezia eskainiz ume eta gazteentzako programatutakoetan.

5. NEURRIA: Getxoko hizkera eta hizkuntza ondarea jaso, landu, argitaratu eta hedatuko da.

6. NEURRIA: Herriko toponimiaren berri modu didaktikoan zabalduko da.

7. NEURRIA: Irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak antolatuko dira eragileekin elkarlanean (liburutegiak, Gazte Bulegoa, ikastetxeak, elkarteak…).

8. NEURRIA: Euskarazko liburuen, pelikulen… mailegua nola sustatu hausnartuko da liburutegietako arduradunekin.

9. NEURRIA: Gehitu kultura programa sustatuko da Kultur Etxearekin elkarlanean

10. NEURRIA: Oinarrizko hizkuntza kultura esparruan euskara izateko bilatuko da.

 

HELBURUA: Emanaldietako irizpideak

11. NEURRIA: Ume eta gazteentzako antolatutako kultur ekitaldietan euskarazko irizpideak  proposatuko dira.

12. NEURRIA: Zineforum eta antzekoetan irizpideak proposatuko dira.

 

HEDABIDEAK


Klikatu hemen zure ekarpenak eta iradokizunak egiteko.

HELBURUA: Euskarazko komunikabideak sustatu

1. NEURRIA: Herrian zabalkundea duten euskarazko komunikabideak laguntzeko neurriak garatuko dira.

2. NEURRIA: Euskarazko hedabideetan herriaren ikusgarritasuna handitzeko proposamenak egingo dira.

  

HELBURUA: Publizitatean euskararen presentzia bultzatu

3. NEURRIA: Udalaren hizkuntza irizpideetan, publizitate kanpainei buruzko irizpideak ere jaso; publizitatea pentsatzerako orduan hizkuntza kontuan izatea sustatuko da.

4. NEURRIA: Getxoko publizitate enpresetan euskararen erabilera sustatzeak ekar dezakeen onuraz sentsibilizatuko da.

 

TEKNOLOGIA BERRIAK


Klikatu hemen zure ekarpenak eta iradokizunak egiteko.

HELBURUA: Teknologia berrien erabilera ugaritzea euskararen hedapenean eta sustapenean

1. NEURRIA: Teknologia berrien alorrean diharduten eragileekin elkarlana sustatuko da eta  euskararen erabilera indartzeko, batez ere ume eta gazteengan, teknologia berriek ematen duten aukera aztertuko da.

2. NEURRIA: Euskara Zerbitzuaren egunerokoan gaur egungo bitartekoak zelan erabili ahal diren eta zer etekin atera ahal zaien aztertuko da. Udaleko web gunean, Euskara Zerbitzuak duen atala garatu eta etengabe eguneratuko da.

3. NEURRIA: Euskara Zerbitzuaren ekintza eta notiziak zabaltzeko teknologia berrien erabileran aurrerapausoak emango dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +