Berriak

Toponimia ibilbideak

2017/04/12

kartela

Ezagutu nahi duzu hobeto Getxo? Urtero bezala, Bizarra Lepoan eta Getxoko Udalak elkarlanean, Getxoko toponimia, historia, kultur ondarea eta ondare bizia hobeto ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte.

Bisita gidatuak, euskaraz izango dira baina euskara ondo menperatzen ez baduzu ere, ez kezkatu, guda gidak berba astiro eta ulergarri egingo duelako.

Ibilbideak 2-3 ordukoak izango dira eta ez ahaztu oinetako eta arropa erosoak ekartzea.

Begiratu noiz den zuri interesatzen zaizun ibilbidea. Izena emateko eta informazio gehiagorako 688635350.

  • Betiko Getxo
    Andra Mari, Azkorri eta Galeatik ibilbidea
    ekainak 5 (18.00-20.30), ekainak 17 (9.30-12.00) eta urriak 4 (18.00-20.30)
    bizikletaz egingo da, bakoitzak berea ekarri ahal du edo Udalaren bizikleta zerbitzua izango da aukeran
  • Getxo Barria
    Neguri-Areeta
    maiatzak 27 (9.30-12.00) eta ekainak 14 (18.00-20.30)
  • Kostaldeko Getxo
    Portu Zaharra eta Algorta
    maiatzak 13 (9.30-12.00) eta maiatzak 31 (18.00-20.30
  • Hezeguneak
    Bolueko hezeguneak
    apirilak 29 (9.30-12.00) eta maiatzak 22 (18.00-20.30)
  • Punta Begoña
    ekainak 10 (9.30-12.00) eta urriak 21 (18.00-20.30)
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +