2022/7/6
Udalak 30.000 euro banatuko ditu Ukrainan lan egiten duten hiru GKErentzat, (UNICEF, ACNUR eta Alboan) Ekintza Humanitarioko laguntzen kapituluaren barruan, krisi-egoerak arintzeko. Gobernu-taldeak aparteko ekarpen horrekin agerian utzi du, berriz ere, bere eta gizarte getxotarrak Giza Eskubideekiko duten konpromisoa. “Gerraren ondorioz oraindik ere egoera larrian daudenez, eta inor atzean ez uzteko asmoz, aparteko hiru diru-laguntza hauekin Ukrainako herriarekiko babes eta konpromiso mezua berretsi nahi dugu”, bat egin dute azpimarratzean Amaia Agirre alkateak eta Carmen Díaz, Gizarte Kohesioko zinegotziak.
UNICEF Comité País Vasco/UNICEF Euskal Herriko Batzordeak 10.000 euroko diru-laguntza jasoko du Ukrainako tokiko osasun-zentroetan osasun- eta nutrizio-zerbitzuak berriz martxan jartzeko, komunitateetako lehen mailako arreta eta osasun- eta nutrizio-ekipo mugikorrak barne. 10.000 pertsonari zerbitzua ematea aurreikusten da.
Bestalde, ACNUR Euskal Batzordeak kopuru bera jasoko du herrialde mugakideetako errefuxiatuei nazioarteko babesa emateko prozesuan laguntzeko, oinarrizko premien zerbitzuetarako sarbidea ziurtatuz. 5.000 errefuxiatu artatzea aurreikusten da.
Eta, azkenik, Alboan fundazioak 10.000 euro eskuratuko ditu gatazka armatuak eragindako larrialdiaren ondorioz mugitzera behartuta dauden pertsona ukrainarrei laguntzeko. Interbentzioa 250 familiara iristea espero da, eta Ukraina barruan lekualdatutako biztanleei arreta, harrera eta laguntza eskaintzera bideratuta dago, baita mugak zeharkatu dituzten eta Hungarian eta Errumanian dauden errefuxiatuei ere.