BIDE PUBLIKOAN
SEGURTASUNA JARDUERAK

Hasiera » Jarduerak nola bideratu » Bide publikoan jarduerak egiteko baimenaren eskaria.

JARDUERAK NOLA BIDERATU

Bide publikoan jarduerak egiteko baimenaren eskaria.

Egin beharreko lehenengo agiria da hau. Honetarako, Getxoko Udalari jarduera aurrera eramateko baimena eskatu behar zaio. Agiri honetan, gutxienez, jarduera antolatzen duen pertsona fisiko edo juridikoaren datu hauek adierazi beharko dira:

Izena eta bi abizenak.

NAN edo NIF

Helbidea

E-maila

Telefonoa

Faxa

Norbere izenean

Norbaiten ordezkapenean

Gainera, ospatuko den ekitaldia deskribatu beharko du hurrengo datu zehatzekin:

  1. ospatzeko gunea, lekua zehazten duen plano eta guzti.
  2. hasiera eta amaiera ordua
  3. aurreikusitako erabilera (erakusketa, dantza, kontzertua, merkataritza, ostalaritza, barrakak, etab)
  4. instalazioak (karpa, txosnak, eszenatokia, harmaila, plataforma, hesiak, barrakak, biltegiak, sukaldeak, aulkiak, mahaiak, etab)
  5. aparkaleku berezia edo trafikoaren gainean aurreikusten den eragina.
  6. zein motatako jendeari zuzenduta dagoen jarduera (haurrak, gazteak, helduak...)

Eskaera honekin batera, ondoren zehazten diren agiriak ere aurkeztu beharko dituzu, erabiltzeko asmoa duzun instalazioen arabera.

Espazio publikoetan ekitaldiak eta aisialdiko jarduerak egiteko eskaria

Administrazio Elektroniko Bulegoa. Ziurtagiri digitalekin egindako bideratzeak

Espazio publikoetan ekitaldiak eta aisialdiko jarduerak egiteko eskaria

Nor da Erakunde Antolatzailea?

"Ikuskizun edo jolas jardueren erakunde antolatzailea administrazioan edo jendaurrean bere erantzukizuna onartzen duen pertsona fisiko edo juridikoa izango da." Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeari buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legea, 19.1. Artikulua
Artículo 19.1. Ley 4/1995, de Espetáculos y Actividades Recreativas.

 

Protección Civil

Getxoko Udalaren Babes Zibilerako Departamentuak

www.getxo.net
babeszibila@getxo.net

Alango Kalea, 25
Tel.: 944 660 064
Fax: 944 660 099