|
BIDE PUBLIKOAN SEGURTASUNA JARDUERAK |
| Hasiera » Jarduerak nola bideratu » Jardueratarako instalazioen Segurtasun eta sendotasunaren ziurtagiriaren eredua. JARDUERAK NOLA BIDERATUJardueratarako instalazioen Segurtasun eta sendotasunaren ziurtagiriaren eredua. Ikuskizun eta jolas jarduerei buruzko Legeak, lokaletako Segurtasuna 8. Artikuluan, ondorengoa zehazten du: 1. Ikuskizun eta jolas jardueretarako diren udaleko eraikin, lokal, eta gainerako instalazioek beharrezkoak diren baldintza teknikoak bete beharko ditu pertsona eta ondasunen segurtasuna ziurtatzeko.; eta oro har, publikoaren segurtasuna ziurtatu beharko dute eta hirugarrenei eragozpenak saiestu. Hau, kasu bakoitzean eskatzen diren arautegiaren arabera egingo da, batez ere, hurrengoetan: egituren sendotasunaren egoerari eta funtzionamenduari dagokionean, suteen eta bestelako arriskuen kontrako prebentzio eta babeserako neurriei dagokienean, eta osasun eta higienearen egoerari dagokionean. 15.2 Artikuluak jarduerak egiteko instalazioei buruz, zera zehazten du: jardueretarako instalazio edo egiturei, tinkoak diren instalazioei eskatzen zaizkienaren antzekoak diren baldintzak eskatuko zaizkie: publikoarentzako eta langileentzako segurtasun, higiene eta erosotasun neurriak. Honetarako, espedientean eskumena duen teknikariak behar bezala ikuskatuta izanaren ziurtagiria beharko da.
(*) Gaitutako teknikaria instalazioari buruzko irizpenak emateko gaitzen duen teknikari tituluduna izango da: Goi-mailako Arkitektoa, Arkitekto teknikoa, Ingienari.
|
Getxoko Udalaren Babes Zibilerako Departamentuak Alango Kalea, 25 |