|
BIDE PUBLIKOAN SEGURTASUNA JARDUERAK |
|
Hasiera » Jarduerak nola bideratu » Auto-babeserako plana JARDUERAK NOLA BIDERATUAUTOBABESERAKO PLANA Auto-babeserako Euskal Arauak, I eranskinean zehazten duen bezala, ondorengoa da derrigorrezko planifikazio bat behartzen duten ekitaldiak:
Getxoko Udalak Autobabeserako Plana eskatu ahal izango die 10.000 parte hartzaile baino gutxiagoko jardueratan, segurtasun baldintzek edo arrisku mailak horrela gomendatzen badute. Aire librean egin nahi den Autobabeserako Planak hurrengoak kontuan izan beharko ditu:
Plan honek ekitaldiaren plangintza aurreikusten du arriskuaren analisia eta prebentzio neurriak hartuz, babeserako baliabideak emanez, eta segurtasunaren antolamenduaren bitartez; ekitaldia beraren aurretik, bitartean eta ondoren. Ekitaldiaren parte diren instalazioen gainean erabakiak hartzeko gaituta dagoen Teknikariak sinatuta indize erregulatzailearekin egokitu beharko da Oinarrizko Arauaren arabera. Ondoren, ekitaldiaren erakundeari Plana jakinarazi beharko zaio eta sinaduraren bidez Planean bertan hartutako erabakiak onartu beharko ditu. Gainera, Autobabeserako Plan orok barneratu beharko du jarduera barneko antolamenduaren koordinazio egokia, babes zibila eta hiritarren zaintzarako udal sistemarekin.
|
Getxoko Udalaren Babes Zibilerako Departamentuak Alango Kalea, 25 |