kaishop_logo_eus

Asko_balio_du

Martxan da txikizkako herriko merkataritza euskaraz sustatzen duen KAISHOP! kanpaina

 

Getxoko Udalak Bizkaiko zenbait udalekin batera (Barakando, Erandio eta Txorierriko Mankomunitatearekin) KAISHOP! kanpaina martxan jarriko du berriro, herriko merkataritza bultzatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko asmoarekin. Alkarbideren (Euskara Zerbitzuen bilgunea) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, aurtengo leloa “KAISHOP! Erosi euskaraz Getxon. Asko balio du!” izango da.

 

posterra_guztiak

Asmoa da tokiko merkataritzak eskaintzen digun tratu pertsonal eta hurbila, kalitatezko produktuak hurbil erosteko aukera eta euskarak tokiko merkataritzan duen garrantzia aitortzea.

KAISHOP! kanpaina urrats bat gehiago da Udala aspalditik merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko egiten ari den lanean. Gogoratu ildo horretan, 200 establezimendu baino gehiago gehitu direla Euskararen Laguna Saltokien sarera, herritarrei  bere egunerokotasunean euskara erabiltzeko gonbidapena eginez.

Kaishop eskuorria 2022

Sentsibilizazio ekimen hau ekainaren 17ra arte garatuko da, kanpainaren helburuak biltzen dituen bideo baten bidez, non gure eguneroko bizimoduan hurbileko merkataritzak duen garrantzia azpimarratzen den. Gainera, Getxon erosketak euskaraz egiten dituzten bezeroak saritu nahi ditugu; horregatik, kanpainari atxikitako edozein establezimendutan erosiz gero, bezeroak “KAISHOP” EKIMENAREN MATERIALA JASOKO DU DOAN: