Aparkalekuak

Juan Bautista Uribarri (103 aparkalekuren alokairua)

103 aparkalekuren alokairua (Juan Bautista Uribarri kaleko 2-4-6-8. zenbakietako babes ofizialeko eraikina)

Udalak alokairu-araubidean eskainiko ditu Juan Bautista Uribarri kaleko 2-4-6-8. zenbakietan dauden babes ofizialeko etxebizitzen eraikineko 103 garaje-partzela, udalaren jabetzakoak direnak. Erabaki hori hartzeko kontuan hartu da hango bizilagunek bertan aparkatzeko adierazitako interesa, baita gune horretako biztanleen kopurua areagotu izana ere.

Hori guztia Algortako erdigunea berrantolatzeko proiektuaren barruan, oinezkoentzako espazioak sustatuko dituen eta herritarren zein merkataritzaren bizi-kalitatea hobetuko duen espazio lagunkoia, segurua eta irisgarria sortze aldera.

Alokairu-kontratuak urtebetekoak izango dira gutxienez, eta gehienez hiru urtez luzatu ahalko dira, partzela bakoitzeko hilean 60 euroko zenbatekoan.

Aparkaleku horren eragin-eremuan bizi diren herritarrek aipatutako partzeletako bat eskuratu ahalko dute; horretarako, euren eskaera eta pleguetan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte.

Dokumentazioa

San Nikolas plaza

San Nikolas plazako aparkalekuak

1. eragin-eremuko partzelen zozketa eta 2. eragin-eremuko plazen eskaera berrietarako epea.

  • San Nikolas plazako ibilgailu automobilebtzako egoiliarren aparkalekuetako aparkaleku-plazen emakida demanialerako administrazio baldintza berezien plegua (Plegua)
  • San Nikolas Plazako lurpeko aparkalekuen emakida demaniala esleitzeko zozketarako oinarriak (Zozketa)
  • San Nikolas Plazako lurpeko aparkalekuen zozketarako onartu direnen behin-betiko zerrenda (Zerrenda)
  • Dekretua: Aurkeztutako ukoak onartzea, eta ondorioz, dekretu honetan aipatzen direnei fidantzak itzultzea adostea, zozketan parte hartzeko onartutakoen behin-betiko zerrendak onestea, zozketaren oinarriak onestea eta zozketa egiteko eguna zehaztea, eragin-eremua handitzea partzelak norgehiagoka araubidean esleitzeko San Nikolas plazako aparkalekuak zozketatuz. (Dekretua)
  • Getxoko San Nikolas Plazan dagoen ibilgailuentzako aparkaleku leku baten esleipenean parte hartzeko eskaera (Eskaera)
  • 2. Eragin-eremua. Getxo udalerri osoa.

- San Nikolaseko lurpeko aparkalekua dagoeneko zabalik da (2013/06/04)

- San Nikolaseko lurpeko aparkalekuko lehen 19 partzelak esleitu dira (2012/06/26)

- Dekretua: Aurkeztutako uko egiteak onartzea eta, ondorioz, ondorengo NANak dituzten pertsonei egindako fidantzak itzultzea erabakitzea eta Egindako ukoen ondoren, behin betiko esleitzea San Nikolas plazako parkingeko aparkaleku-plazak

Manuel Gainza aparkalekua 

entrada parking

Algortako Manuel Gainza aparkalekuko egoiliarren eta abonatutako pertsonen plazak esleitzeko prozesua 

Getxoko Udalak Manuel Gainza izeneko aparkaleku publikoan dauden P-3ko egoiliarren 86 plaza lehia-erregimenean esleitzeko zozketa egingo du 2021eko apirilaren 15ean, goizeko 12:00etan, Getxoko Udaltzaingoaren Eraikineko Prestakuntza Aretoan. Osasun-arrazoiak direla eta, zozketa ateak itxita egingo da, eta baliabide teknikoek horretarako aukera ematen badute, streaming bidez emango da: streaming

Dokumentazioa:

Dokumentazioa gehiago:

  • Espedientea irekitzea, P-2ko bazkideentzako 40 plaza eta P-3ko egoiliarrentzako 86 plaza lehia-erregimenean esleitzeko: espedientea
  • Esleitzeko prozedurak. Abonatuen aparkalekuak 12. klausula zuzentzea.920/2021 Dekretuaren eranskin gisa ageri diren abonatuen lurzatiak: zuzenketa

Aparkaleku horren eraikuntza Algortako hiriguneko bidea berrantolatzeko proiektuaren barrukoa da, udal Gobernuaren (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta PPren arteko akordioaren emaitza dena. Aparkalekuak 243 aparkatzeko toki ditu, hiru solairutan banatuta. Guztira eraiki den azalera 7.000m2-koa da eta Algortan, txandatze sistemako lehenengo aparkalekua da, egoiliar eta abonatuentzat. Sarrera Telletxetik da eta irteera Bolue kaleko jaitsieratik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +