Berriak

Konporte aldean

2019/04/16

Konporte aldean HAPO egikaritzeko hitzarmena onetsi da, 60 BOE berri eraikitzea ahalbidetuko duena

Alango-Konporte aldea

Bertako Gobernu Batzordeak hitzarmena adosteko proposamen bat onartu du gaur, Algortako Konporten Hiri-antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) betearazteko. Hitzarmenak 60 bat BOE –babes ofizialeko etxebizitza- berri eraikitzea ahalbidetuko du, udal Etxebizitza Planak hiri-lurzorurako aurreikusten duen bezala. Hain zuzen ere, hiri-lurzoruko 16.1 zenbakidun Egikaritze-Unitatea da, 13.752 m2-ko azalera dauka eta horietatik 5.150m2 eraikigarriak dira, BOE egiteko. Hitzarmena, halaber, aipatutako unitatearen barruan dagoen orubearen zati bat erostean datza; orube hori jabego pribatukoa da eta erosita Udalak partzelaren %100 bereganatzen du.

Era berean, hitzarmenean sartuta dago ere jabeek bertako lursail bat uztea udalari aldez aurretik; 307 metro koadroko lursaila da eta Alango kalekoa izatera pasako da, igogailu publikoen eta Los Fueros kalearen artean.

Konporteko inguru hori urbanizatzeko zenbait proiektu egin dira: Euskal Herria-Los Fuerosen bide-berrantolatzea; Juan Bautista Uribarri kalearen luzatzea; eta Alango-Aiboako oinezkoen ibilbideak hobetu eta finkatzeko proiektua, esate baterako.

Udalak zabaldutako beharreko jendaurreko informazio-denboraren ondoren, ez da ezelako arrazoibiderik egin hitzarmen-proposamenaren gainean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +