Berriak

Iturribarri

2019/04/02

Iturribari

Iturribarriko BOEko eraikin berriaren antolamendua onetsi da behin-behinean, hobeto integratzeko eta etxebizitza kopurua handitzeko

Errentako babestutako etxebizitza eraikiko den lurzatia da

Gobernu Batzordeak behin-behinean onetsi du Iturribarriko lursail bateko PERI edo Barne-eraberritzeko Plan Bereziaren xedapen-aldaketa. Lurzati horretan, hain zuzen ere, errentako babestutako etxebizitzak hartuko dituen eraikina eraikiko da. PERI garapenerako planeamendu-tresna bezala definitzen da, hiri-eremuak eraldatzeko da dauden eraikuntzak eta instalazioak ordezkatuz eta birgaituz, baina beti ere interesa duen edozein elementu zainduz.

Aipatutako lursaileko PERIren xedapen-aldaketa egin da hala eskatu baitu etxebizitzak eraikitzeko proiektuaren idazlari-taldeak, hirigintzako zenbait gai tekniko doitzea komeni dela arrazoituta, eraikina orubean modu egokian sartzeko. Emandako arrazoiak, besteak beste, honako hauek dira: lurraren maldagatik lursailak duen forma irregularra, inguruko eraikinekin bateratzeko zailtasuna eta ingurumenean eragin daitezkeen kalteak.

Horregatik, idazlari-taldeak, VISESAren aginduz –babestutako etxebizitza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa-, Udalari proposatu zion PERIren xedapen-aldaketa Iturribarriko 4 zenbakiko lursailean. Proposamenak honako neurri hauek aurreikusten ditu:

  • Eraikina trinkotzea, lursaileko gune zabalak libratzeko eta Areneazpi kalean dauden eraikin bitik aldendu ahal izateko. Eraikin guztien mesederako izango da hori (gaur egun daudenak eta etorkizunean egongo direnak).
  • Aurrekoaren ondorioz, aurreikusitako altuera aldatu egingo da 4 solairutik 6ra, alboko hirigunean modu egokian integratzea ahalbidetuz (6-8 altuerako eraikinekin).
  • Halaber, eraikin trinkoagoa izango denez, espazio komunak murriztuko dira; ondorioz, etxebizitza kopurua handitu egingo da (9 gutxi gorabehera), 58 izatera iritsiz.
  • Ekoizpen- eta mantentze-gastuak merketu egingo dira; garrantzi handia dauka horrek errentako babestutako etxebizitza baita.
  • Ingurumenean izan litezkeen kalteak, ipar-mendebaldeko mugan uholde arriskuari lotutakoak, saihestea. Gaur egun URAren txostenaren zain.  

Eta nahitaezko aldeko txosten tekniko eta juridikoak eskuartean, Gobernu Batzordeak PERIren xedapen-aldaketa onetsi du behin-behinean. Argitaratu eta jendaurrean izan ondoren, Osoko Bilkuran onartu beharko da behin betiko.

Iturribari

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +