Berriak

RKEko kafetegia

2018/10/16

RKEko kafetegia taberna-jantoki moduan ustiatzeko kontratua lizitatuko da

Udal gobernuak Romo Kultur Etxeko kafetegia ostalaritzaren aldetik ustiatzeko kontratua lizitatuko du. Kafetegia beheko solairuan dago eta B taldeko (Getxoko Ostalaritzako Ordenantzaren arabera) eta 2. taldeko (Eusko Jaurlaritzaren ordutegien dekretuaren arabera) ostalaritza-establezimendu moduan funtzionatuko du. Kontratuaren iraupena lau urtekoa izango da eta ustiapenaren emakidaren ordainean, adjudikaziodunak hilero aldian aldiko gutxienez 1.630,50 euroko (gehi % 21 BEZi dagokiona) prezioa ordaindu beharko du. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 26an amaituko da.

Lokalak 162 m2 ingurukoa da, sarbide independente bat dauka, baita eraikinaren barrutik sartzeko sarbide bikoitza, eta kanpoaldean terraza bat jartzeko aukera izango du. Kafetegia jende guztiarentzat egongo da irekita baina eraikinaren hirugarren solairuan dagoen Nagusien Etxearen taberna-jantoki gisa ere erabiliko da. Horiek horrela, lizitazio-oinarrietan jasotzen denez, prezio zerrenda berezitu bat izan beharko du Getxoko nagusientzat. Azken horiek udalak zehaztuko duen agiriaren bidez identifikatu beharko dira. Prezio berezitua %20 merkeagoa izango da eta barran eskaintzen diren oinarrizko produktuei aplikatuko zaie. Halaber, nagusien kolektiboari eguneko menuak eskaini beharko ditu 7,10 euro baino gutxiagotik, menu horiek etxerako eramateko aukera erraztuz.

Bestalde, baldintza-pleguan ezartzen da kafetegia, ekipamendu berri osoa bezala, euskara modu normalizatuan eta egunerokoan erabiltzeko espazioa izan behar dela. Horrenbestez, lizitazioan parte hartzen duenak arlo linguistikoan horretarako gaitasuna duela egiaztatu beharko du.

Behar den informazio guztia udal webguneko Kontratugilearen Profilan (https://eudala.getxo.eus/WebKontratuak/PerfilContratante.aspx?OpcionMNU_Llamado=0886&ChangeIdioma=EU) dago eskuragarri, baita Ondare eta Etxebizitza Sailean ere (Foruak 6; Tel.: 94 466 00 44; e-posta: ).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +