Algortako Portu Zaharrean irisgarritasuna baliabide mekanikoz hobetzeko
Udalaren Gobernu Batzordeak 514.504€gatik adjudikatu ditu Portu Zaharrean irisgarritasuna baliabide mekanikoz hobetzeko proiektuaren barruan dauden lanak. Bi jarduketa aurreikusten ditu proiektu horrek: batetik, igogailu panoramiko inklinatu bat eraikitzea eta, bestetik, Genaratxu eta Usategi parkea lotzen dituen pasealekua hobetzea. Lanak 2018ko hasieran hastea aurreikusten da eta lanak amaitzeko epea bost hilabetekoa da obra hasten denetik, eta horregatik uste da udaren hasierarako amaituta egon daitezkeela. Izan ere, oztopo arkitektonikoak kenduko dira, eta, halaber, Genaratxu eta Usategi parkearen artean dagoen pasealekua hobetuko da; horri esker, oinezkoentzako ibilbide natural oso polita izango da.
Planoak
Haizeagatik (ostirala 22) eta Arriskua: Nabigazioagatik (ostirala 22 eta larunbata 23)