Aiboa Foruak ardatzean irisgarritasunaren hobekuntza mekanikoa

Infografía

Aiboa Foruak ardatzean irisgarritasunaren hobekuntza mekanikoa

Gaur aurkeztu dute proiektua prentsaurrekoan eta 1.036.942€-ko aurrekontua du, zeinetatik 900.000 euro 2018ko partaidetza bidezko aurrekontuetatik atera diren. Lanak gauzatzeko epea sei hilabetekoa da, obra hasten denetik (gabonak ondoren), eta horregatik uste da igogailuak datorren udan erabili ahalko direla. Igogailuak bertikalak izango dira, panoramikoak, eta kristalezko kabina edukiko dute; gehienez, bidaia bakoitzean 16 lagun batera garraiatzeko gaitasuna izango dute eta Alango eta Villamonteko igogailuen ordutegi berbera izango dute: 05:45etik 24:00etara.

Proiektuaren arabera, bi igogailu eraikiko dira: lehenengoa, Aiboako metro geltokitik aterako da (geltokiko sarbideren paretik, egungo tunela amaitzen den tokian) eta bi geraleku izango ditu: bat trenbide ondotik paraleloan doan espaloiaren mailan, eta bestea gorago, sortuko den oinezkoentzako ibilbide berri baten parean, bigarren igogailura eramango duena. Bigarren ekipamendu horrek Miguel Beascoa kaleraino igoko da, eta bi sarbide izango ditu, bata zuzena Jesusen Bihotza Zahar-egoitzarako eta bertako Eguneko Zentrorako eta bigarrena Miguel Beascoa kale bertakoa. Hortaz, bi igogailuen erdian geraleku bat izango da, sortuko den oinezkoentzako ibilbide berrian, Marqués del Real Socorro eta Arkotxa kaleetan egun dauden ibilbideei segida emango diena, egungo plazaren bitartez. Egingo den bide berriaren amaieran oinezkoen pasabide bat hasiko da, Ormetxerekin lotuko dena.

- Proiektua onartuta (2018/11/22)

Infografíak

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +