Berriak

Dorre

2014/11/05

Punta Begoñako galerietako lanak bisitatzea ahalbidetuko duen egitura amaitzear da

Punta Begoñako galerietan egingo diren lanak laster bisitatzea bermatuko duen dorre edo egituraren instalazioa egun batzuetan amaituta egongo da, eraikin historikoa berreskuratzeko prozesuan urrats berri bat suposatuko duena. Dorre berria, 15,5 metroko altuera duena, egurrezkoa da –egur birziklagarria, merkea eta egokia helburu horretarako- eta hormigoizko oinarria dauka,5 metroluze eta 2,5ko zabalekoa. Galerietako aurrealde nagusiaren ondoan altxatu dute, Ereagako hondartza aurrean, eta moduluka jarrita dago eta horietatik ikusi ahal izango dira lanak, bi maila desberdinetatik, barruko eskaileratik igo eta gero. Lehen modulutik galeriatako behealdean  egiten ari diren lanak ikusi ahal izango dira eta goikotik sabaian egiten ari diren lan eta ikerketak. Halaber, berandu baino lehen, igogailu bat edukiko du, egituraren alde bat izango dena, multzoa irisgarriagoa eginez.

Izan ere, pasabidearekin eraikinean egiten ari diren lanak kanpoaldetik jarraitzeko aukera emango zaie bisitariei, metro gutxira jarraitzea ere, segurtasun baldintzapean eta gidari baten azalpenak entzunez. Proiektua gauzatzen ari diren zientzialari eta teknikariek ere, aipatu plataforma erabiliko dute lanei buruzko jarraipena egiteko. Lehenengo fase batean, goiko galeria bisitatu ahalko da eta, ondoren, antzeko dorre bat altxatuko dute galeria txikienean, Areetara begira dagoenan. 

Eraikuntzan erabilitako materiala ikertzeko lehen lanak

Egituraren instalakuntza, hirurteko jarduketa-planaren barruan aurreikusitako ekintzetako bat da. 2,1 milioi euroko aurrekontua du hirurteko egitasmo horrek. Gogoratu hilabete honetan bertan hasi dela lanean EHU/UPVko diziplinarteko aditu taldea, udal teknikariekin batera, galeriak berreskuratu eta ondare horri balioa emateaz arduratuko den taldea. Bere lehen eginkizuna, galeriak eraikitzeko erabili zuten materialari zer gertatzen ari zaion ikertzea izango da –eraikuntzan lehenengoz erabilitako hormigoiak-, hori jakinda lehengoratze lanak hasteko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +