Berriak

Romo Kultur Etxearen 2A

2014/04/22

Romo Kultur Etxearen 2A fasearen lanak 3,7 miliotan esleituta

Tokiko Gobernu Batzarrak bere azken bileran Romo Kultur Etxearen IIA fasea 3,7 milioitan Aula Romo UTEri esleitzea onartu du. Aurrealdea eta estalkiak eraikitzea, trenkada-multzoa eta mota guztietako instalakuntzak (elektrizitatea, iturgintza, klimatizazioa etab.) aurreikusten dituen IIA fasea lehiaketara 5,5 milioi euroko (BEZa barne) aurrekontuarekin atera zen, eta ondorioz esleipenean %32,7eko aurrezpena izan da. 

Esleipenaren arabera, lanen iraupena 60 astekoa izango da eta epe hori 21 egunetan ere murriztu egin da, hasierako proposamenaren aldean.

Romo auzoan dagoen gune kultural eta sozial berria eraikitzeko etapa berri horren lanak datorren maiatzaren amaieran hastea espero da, Zuinketa Egiaztatzeko Akta izenpetu ondoren. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +