Berriak

Ollarretxe kalea ere

2013/05/03

Ollarretxe kalea ere, herritarrentzat hiri atseginago eta irisgarriagoa sortzeko egitasmoan integratu da

proiektuaren aurkezpena

Auzoko bizilagunentzat hiri atseginago eta irisgarriago bat sortzeko helburuarekin, eta aldi berean, inguruko bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko,  Getxoko Udalak Algortako Ollarretxe kalea egokituko du, Erredentore eta Salsidu etorbidearen artean. Proiektu hori amaitutakoan, 400 mluzeko kale-tartean egingo dena, Ollarretxek itxura atseginago eta giro hiritarragoa edukiko ditu,inguruan integratuz eta hesi arkitektonikoak gaindituz, Imanol Landa Getxoko Alkateak aipatu duenez. “3 erraileko errepidea inguruko auzotarren zerbitzura dagoen kalea bihurtu dugu, kale atseginagoa eta gozoagoa bertan bizitzeko. Getxoko beste gune batzuetan arrakastaz burututako jarduerei jarraipena emango zaie, hau da, Foru errepideak hiri kaleak bihurtzeko jarduera ildoarekin bat dator egitasmoa, Makaletako Etorbidean, edo duela gutxi Eduardo Costen egin bezala” , aipatu du Landak.

 

Proiektua

Egokitze-proiektuan jasotako jarduketen helburua izango da, aipatu kale tartean ibilgailuen trafikoa aldatzea, egungo galtzadaren zabalera txikiagotuz, hiru karril bi izatera pasako baita eta gainera zirkulazio lasaiago eta seguruago suposatuko du. Era berean, Salsiduko noranzkoan dagoen bidean zeharkako 59 aparkaleku gehiago sortuko dira.

Halaber, Ollarretxe eta Erredentore kaleetako elkargunea berrantolatu egingo da, Erredentore eliz aurrean egoteko eta auzokideen gozamenerako zona berri zabala sortzeko, 1.000 metro koadrokoa. Galtzada  baino goragoko maila edukiko du eta gune berde zabalak ere. Jarduera horri esker biribilguneko zirkulazioa ordenatuko da eta hortik Erredentore kalerako sarbidea ere jarriko da, gaur egun egin ezin daitekeena.

Bestalde batetik, oinezkoentzako pasabide garaiak ipiniko dira oinezkoen mugimendua erraztu eta kaleko ibilgailuen trafikoa lasaitzeko. Zenbaki bikoitietako aldean espaloia zabaldu egingo da, Erredentoreko noranzkoan dagoen bidean, eta Salsidu-Erredentorreko noranzkoan dagoen bidegorria egokitu egingo da.

 

planua

Segurtasun handiagoa eta zuhaitz gehiago

Ollarretxen hartutako neurri hauek zirkulazioaren batez besteko abiadura geldotzeko baliatuko dira, eta ondorioz bide segurtasuna areagotuko da, segurtasunaren gaia ezinbestekoa izan delarik proiektuaren diseinua egiterakoan.

Lanetan sartuta dago, hortaz, Ollarretxe kaleko egungo galtzadan sortuko den esparru berriaren urbanizazio osoa. Instalazioen aldetik, jarduketa baliatuko dute egungo argiteria sarea zaharberritu eta handitzeko eta udal saneamendu eta hornitzeko sareak zaharberritu eta hobetzeko, besteak beste.

Lorezaintza eta hiri-altzariei dagokienez, berdegune berriak sortuko dira eta beraietan 50 arbola inguru landatuko dituzte, loreekin batera. Hamar bat banku eta aulki eta zenbait paperontzi ipiniko dituzte egungo galtzadari kendutako egoteko zonetan.

Proiektuaren erakusketa publikoa

Aurrekoetan bezala, Udalak proiektuaren erakusketa publikoa egiteko tokia egokitzea aurreikusita dauka, herritarrek aztertu ahal izateko eta hobetzeko iradokizunak bildu ahal izateko. Prozesu hori amaitutakoan eta iradokizunak aztertu ondoren, behin betiko proiektua zehaztuko da eta lanak hasiko dira. Horiek  amaitzeko epea 5 hilabetekoa izango da eta beren aurrekontua 1.500.000€-koa da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +