Berriak

Satistegi ingurua eta Los Chopos parkea

2020/09/25

Satistegi ingurua eta Los Chopos parkea mantentzeko eta urbanizatzeko lanak

Astelehenean, irailak 28, hasi dira Satistegi eta Los Chopos parkea mantentzeko eta urbanizatzeko lanak. 47 asteko epea izango dute lan horiek egiteko, 1.654.000€-ko aurrekontuarekin. 

Lehenengo astean, Ereagako kaiko bidegorria, "La Rana" izeneko iturriaren eta Portu Zaharraren amaieraren arteko zatia, hesituko da, kaiaren erabiltzaileak (oinezkoak eta ibilgailuen trafikoa) babesteko, obra horiek inguruko magalean izan baitdezakete. 

Behin hesia amaituta, Satistegi kaleko 7-9 zenbakiko begiratokian hasiko dira lanak. Segurtasun eta Osasun Planean jasotako babes-neurriak hartu ondoren, begiratoki hori eraitsiko da. Lanek dirauten bitartean, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako bidea moztuko dute Ereagako kaian. Mozketa hori behar bezala iragarriko zaie Portu Zaharreko oinezkoei zein bizilagunei. 

Proiektua, horma mikropilotatuaren sistema bidez garatuko da, Satistegiko bidean, eta ainguraketa berrien bidez Los Chopos parkean, kale horretako bidea oinarritzen den mendi-hegalaren segurtasuna eta egonkortasuna hobetzeko; eta, horrekin batera, gainerako egiturena ere, Los Chopos parkea esaterako. 12.000 m2-ko azalera du eremu horrek eta Ereagako kairaino jaisten da. 

Proiektuak, halaber, eremu hori berriro urbanizatzea aurreikusten du, bide publikoa zolatzea eta azpiegitura-sareak (saneamendua, hornidura eta argiteria) berrantolatzea barne. 

Obrek irauten duten bitartean, bizilagunei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko bitartekoak jarriko dira. Gainera, begiratokiraino pasabide bat jarriko da oinezkoentzat, 7 eta 9 zenbakietako atarietara sarbidea errazteko, eta larrialdietako ibilgailuentzat.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +