Berriak

Portu Zaharreko udal eraikin

2020/08/07

Portu Zaharreko udal eraikin baten estalkia birgaitzeko proiektua onartuta

Portu Zaharreko San Nikolas kalearen 23. zenbakian dagoen udal eraikinaren estalkia birgaitzeko proiektua onartu du Udal Gobernu Taldeak. Proiektuaren helburua eraikinaren kontserbazioa hobetzea da, interes historikoa duelako eta etorkizunean kalterik ez izateko; horretarako, eraikinaren estalkia eta lehen solairuko terraza konponduko dira

1890ean eraikitako eraikina da eta M. Beascoa Arribi arkitektoak birgaitu zuen 1948an. Portu Zaharreko hirigune historikoan dagoenez, etxe hori babestuta dago.

Lanak 179.200 euroan esleitu dira, eta lanak egiteko epea zortzi hilabetekoa da (terraza ingurutik hasiko dira eta, ondoren, estalkia birgaituko dute).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +