Berriak

Portu Zaharreko ezpondari eusteko

2020/05/04

Portu Zaharreko ezpondari eusteko eta kaiaren azken zatia urbanizatzeko lanak hasiko dira

Asteazken honetan, hilak 6, hasiko dira “Portu Zaharreko ezpondari eusteko eta bidearen azken zatia urbanizatzeko Proiektua-I.Fasea”-ren barruan dauden lanak. Lanon egikaritze-epea hiru hilabetekoa da eta 175.000 euroko aurrekontua du.

Lan horien helburua da, alde batetik, pantaila bat ipintzea ezpondan, noizean behin gertatzen diren harri erorketak geldiarazi eta atxikitzeko; horrela, jausitako harriak ez dira iritsiko erabilera publikoko eremu urbanizatura. Eremu hori aspalditik itxita dago segurtasun kontuengatik.

Bestalde, kaiaren amaierako gunea urbanizatuko da ibilgailuen zirkulaziorako bideen baldintzak hobetzeko. Izan ere, biribilgune bat egingo da eta galtzada asfaltatuko. Horrez gainera, euri-uren-, ureztatze- eta argiteria-sareen kanalizazioak egingo dira; seinaleztapena –horizontala eta bertikala– paratuko da; inguruko argiztapena hobetuko da eta hiri-altzariak ipiniko dira (bankuak, aulkiak eta paperontziak). Eta, azkenik, lorezaintza lanak egingo dira, lurra ereinez. Jarduketa-eremu osoak 1.100 m2 inguruko azalera hartzen du.

Obra egingo den eremuaren ezaugarriak direla eta, hango sarbidea moztu egingo da eta, beraz, aparkatzeko leku batzuk kenduko dira


Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +