Berriak

Manuel Gainza aparkalekua

2019/02/22

Manuel Gainza aparkalekua eraikitzeko lanak astelehen honetan, otsailak 25, hasiko dira. Lehenengo hilabeteko lan-egitasmoaren planaren arabera, Bilbotik Algortarako sarbideetan ez dute eraginik izango lanok; eta, gaur egun bezala, Euskal Herria eta Bolue kaleetatik edo Algortako Etorbidetik sartu beharko da. Bilborantz irteteko ezin izango da Boluetik igo (igoerako erreia itxi egingo da) eta Algortako Etorbidetik edo Arene kaletik irten beharko dute Sarrikobaso, Kasune, Villamonte eta inguru horietatik datozen ibilgailuek. Halaber, Mariandresenatik ezin izango da Euskal Herrira sartu, kale horretara bira ezin izango baita eman; eta nahitaezko bira eman beharko da Telletxe kalera, Euskal Herria eta Mariandresenako elkargunean, Amezti kaletik etorrita.

Bolueko biribilgunea zabalik geratuko da, Algortara sartzen direnek buelta eman edo Alangobarritik sartu ahal izateko; eta Euskal Herria kalean, Alangoeta eta Alangobarri artean, bi noranzkoak izango dira, gaur egun bezala.

Aparkalekuei dagokienez, Telletxen zazpi aparkaleku arautu kenduko dira, Euskal Herria eta Amezti arteko zatian, eta beste zortzi  parke ondoko espaloian.

Lan-egitasmoa, astez aste

  • Datozen bi asteak, astelehenetik aurrera, hilak 25: 
    - Espaloi-ertzetako zabalguneak eta espaloiak kenduko dira, zirkulazio-erreiak egokitu, eta parkimetroak eta ukitutako hiri-altzariak birkokatzeko. 
    - Euskal Herria kaleko zabalera, Mariandresena eta Alangobarri artean, 4m ingurukoa izango da ibilgailuen zirkulaziorako, espaloiaren eta obrako itxieraren artean. 
    - ONCEren postua kenduko da, hiri hondakin solidoen edukiontziak birkokatuko dira Alangobarrin eta Bolueko biribilgunearen ondoan zamalanerako gune bat ipiniko da, alderdi horretako saltokientzat.
  • Martxoaren 4tik aurrera, astelehena, eta aste osoan:
    - Obrako hesiak eta seinaleak ipiniko dira Telletxe kaletik obra-eremuko ingurua osatu arte.
    - Oinezkoen babesguneak eta Euskal Herria eta Bolue kaleetako errotonda botatzeko lanak eta galtzada hormigoitzea.
    - Euskaltel- eta gas-sareak desbideratzeko kanalizazioa, Bolueko errotondaren inguruan, eta parke barruko hiri-altzariak eta argiteria publikoaren sarea kentzeko lanak.
  • Hirugarren astea, martxoaren 11tik aurrera, astelehenarekin:
    - Lursail barrua egokitzeko lanak (hormak, eskailerak… botatzeko); aldi berean, zuhaitzak eta zuhaixkak ebaki edo lekuz aldatuko dira, horien egoeraren arabera.  Obra-kamioien lehenengo irteerak, Euskal Herria kalean barrena Uribe Kostako korridorerantz.
  • Laugarren astea, martxoaren 18koa, astelehena: 
    - Mikropilotajea eta lurra mugitzeko lanak hasiko dira.

Udalak barkamena eskatzen du eragin daitezkeen enbarazuengatik eta lanen nondik-norakoaren berri emango du unean-unean. 14 hilabeteko epea izango da lanak amaitzeko.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +