Berriak

Herritarren partaidetzako ekitaldia

2015/10/16

UPV/EHUk eta Getxoko Udalak Punta Begoña Galeriei buruzko herritarren partaidetzako ekitaldia antolatu dute

UPV/EHUko Eraikitako Ondarearen Ikerketa Taldeko arkitekto doktore Ander de la Fuente, UPV/EHUren aldetik, proiektuko ikertzaile nagusi Juanma Madariaga eta Joseba Arregi Getxoko Udaleko Hirigintza zinegotzia

  •  Jendearentzat zabalik dagoen ekitaldia izango da eta, haren bidez, proiektuaren jarduketa-eremua eta zabaltze-mugak zehaztuko dituen mapa egiten laguntzeko datuak bildu nahi dira

- aldez aurretik izena eman beharko da

Urriaren 22an, Punta Begoña Galerietan herritarren partaidetzako ekitaldi bat egingo da. Haren helburua, galeriak balioan jartzeko proiektuko ildo estrategikoen garapenean aintzat hartu beharreko ekarpenak jasotzea da.Ekitaldi hori Punta Begoña Galeriak birgaitzeko proiektuari lotutako partaidetza-prozesuaren barnean dago, eta Universidad del PaísVasco/Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu du Getxoko Udalaren laguntzarekin.

Joseba Arregi Getxoko Udaleko Hirigintza zinegotziak aipatu duenez, “hirigintzako beste hainbat arlotan egiten ari garen bezala, galeriak berreskuratzeko eta balioan jartzeko egitasmoan ere herritarren parte-hartzeak toki nagusia du. Hiritarren parte-hartze ekimen zehatz hau, hortaz, gure udalerriarentzat, estrategikoa den proiektu batean getxotarrak inplikatzeko gure borondatearen adierazpena da”.

UPV/EHUren aldetik, proiektuko ikertzaile nagusi Juanma Madariagak azpimarratu duenez, “Punta Begoñan ikasten ari garenarekin, etorkizuneko arazoei konponbidea emateko tresnak lortzen ari gara”.Madariagaren iritziz, “horrek galerien eraikinera mugatzen ez den ikuspegi zabalagoa eskatzen du, hau da, askotariko elementuak hartu behar ditu, eta haiek herritarren mesederako prestatutako ekintzak egiteko toki bihurtuko dira”.

 

Bestalde, UPV/EHUko Eraikitako Ondarearen Ikerketa Taldeko arkitekto doktore Ander de la Fuentek azaldu duenez, “herritarrei zabaldutako bilgune bat da, Punta Begoñarekin zerikusia dutela uste duten Getxoko tokiei nahiz inguruneari buruzko informazioa eman nahi dutenak, eta kontaketa komuna partekatzen dutenak nahiz eta lurralde-mailan sakabanatuta egon”.Gaineratu du ere, “hala identifikatutako ondasunak UPV/EHUko ikertzaileek aztertuko dituzte paisaia-egoera baten barnean sartzeko; hala, paisaia horretan, ardatz nagusi batekin, kidetasun-sentimendua baliabide bat bihurtzeko ekintzak egin ahalko dira”.

 

Herritarren partaidetzako ekitaldia Punta Begoña Galerien ekitaldi-aretoan egingo da, 18:30ean, eta bi bat ordu iraungo du.Lehenengo zatian, ondarea eta haren aukerak zaintzeak zer garrantzia duen azalduko da baliabide sozio-ekonomiko bat bilakatzeko.Punta Begoña Galeriak balioan jartzeko proiektuak zer helburu dituen ere jakinaraziko da.Bigarren zatian, ekitaldira bertaratutakoak, antolatzaileekin elkarlanean ariko dira galeriak lotzen dituzten tokien gainean beren ekarpenak egin ahal izateko.Jasotako informazioak oinarri bat osatzen lagunduko du, eta oinarri horiekin, UPV/EHUko ikertzaileek proiektuko jarduketa-eremua eta haiek zabaltzeko mugak zehaztuko dituen mapa egingo dute.

kartela

Espazioan dauden mugak direla-eta, ekitaldirako 55 lagunentzako tokia prestatuko da eta, beraz, aldez aurretik izena eman beharko da Getxoko Udalaren webgunean.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +