Berriak

Fase berriak

2015/03/11

Gobernu Batzordeak Romo Kultur Etxeko eta Getxo Antzokiko lanen fase berriak onartu ditu

Gobernu Batzordeak Romo Kultur Etxea eraikitzeko proiektuaren 2B fasea onartu du, Romo auzoko ekipamendu berria eraikitzeko prozesuan azkena. Akordioan fase horren lizitazioa onartzen da, 2,43 milioi euroko aurrekontuarekin, baita lanak egiteko epea ere, 49 astekoa.

Fase horren barruan sartzen dira eraikinaren barrualdea egokitzeko lanak. Izan ere, pintatu eta sabai izunak, burdineria, jasotzeko instalazioak, argiak eta telekomunikazioak ipintzeko lanak egingo dira, besteak beste. 

Getxo Antzokia

Halaber, Gobernu Batzordeak Getxo Antzokia-Musika Eskola eraikitzeko proiektuaren hurrengo fasea ere onartu du, azkenaurrekoa, 4C2 fasea. ‘Sestra azpiko aretoen akaberak’ egingo dira fase horretan. Lizitaziorako aurrekontua 4,63 milioi eurokoa da eta lanak amaitzeko epea 47 astekoa. 

Aipatu faseko akaberak gaitasun tekniko handikoak dira eta hainbat espezialitate barne hartzen dituzte, batez ere soinu-girotzearenak. Erabilera askotarako aretoan eta Musika Eskolan egingo diren beharrak dira, batez ere. 

Horrez gainera, Batzordeak Getxo Antzokia-Musika Eskolako arkitektoak bere ordainsariak berriz aztertzeko egin duen eskaera aintzakotzat hartu du, ekipamendu honen tamainako eta ezaugarri bereziko lanetan (udalerrian parekorik ez dutenak)  ohikoa den prozedura. Izan ere, Proiektuaren idazketari eta obra zuzendaritzari dagozkien ordainsari profesionalak erregularizatu dira, azkeneko obra zenbatekoaren arabera kalkulatzen direnak. Horrela, aurrekontu-erreserba erabili ahalko da. Behin betiko zenbatekoa azken likidazioaren arabera ziurtatuko da, behin obra amaituta, eta berrikuspenak beherakada eduki zitekeen.                            

Kalkulu horren arabera, gastu erantsia adieraziko luke, behin-behinekoa, 494.289€koa (BEZ gabe), Obra zuzendaritzari dagokion sailean. Partida honetan, arkitektoaren lanak ez ezik, zuzendaritza fakultatiboaren (aparejadore, ingeniaritzak –akustikoa, instalakuntzak, trafikoa, eszenikoa, fatxadak, egiturak,...-, geologia, topografia, Segurtasun eta Osasunaren koordinazioa, paisajismo eta lorezaintza, seinaleztapena, etab.)  ordainsari guztiak. 

Atal honi dagokionez, gogoratzekoa da gastuaren efizientziaren alorrean egiten ari den ahalegina, kulturgunea eraikitzeko fase desberdinetako lanetan hainbat beherapen ekarriz. Izan ere, gaur egun, obraren amaiera likidatu da 4A faseraino, 19,64 milioi eurotan, guztira, 5,2 milioi euro aurreztuta, proiektuan jasotako aurrekontua baino %21 bat gutxiago.  

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +