Hasiera  Zer egin  Ibilbidea “Bizkaia Zubitik Portu Zaharrera”

Ibilbidea “Bizkaia Zubitik Portu Zaharrera”

Ruta paseo puente de bizkaia al puerto viejo

“Ezagutu Getxo” lan-taldeak gidatutako ibilbidea da. Bizkaia Zubian hasten da eta udalerriko gunerik esanguratsuenetatik igarotzen da, Portu Zaharrean amaituz.

Bisitan zehar, azaltzen ditugu ezinbesteko ibilbide honetako ikono gehienen aroaren historia, arkitektura eta testuinguru soziala.

- Nola, noiz eta zergatik eraiki zen Bizkaia Zubia. 

- Txurrukako moila. Zergatik izan zen beharrezkoa eraikitzea eta nori otu zitzaion ideia bikain hori.

- Areetaren jatorria, haren izaera turistikoa, bainuetxearen erakargarritasuna, ekimen pribatua, hondartzen desagerpena, azken finean Neguriren sustatzaileak izan zirenak. 

- Ibilbidean zehar dauden etxeen jatorria, distribuzioa, arkitektoak eta estiloak.

- Portu Zaharra: sorrera, bere lehenengo biztanleak, arrantzaleen bizimodua, bere egitura, etxeak… nolakoak ziren, nolakoak diren.

-  Eta bukatzeko, pintxoa eta txakolina dastatzeko.

PREZIOAK:

2 - 3 pertsona 35€ (pertsonako)

4 - 12 pertsona 25€ (pertsonako) 

+ 13 pertsona 15€ (pertsona)

LEKUA:

Bizkaia Zubia.

Logo Metro Bilbao

Areetako metroa

DATAK:

Urte osoan.

ORDUTEGIA

- 12:00etan (urte osoan zehar).

- 12:00etan eta 18:30ean (uztailean eta abuztuan).

IRAUPENA:

90 minutu.

HIZKUNTZA:

Gaztelania / Euskara / Ingelesa / Frantsesa / Alemaniera

BESTELAKOAK:

Aldez aurretiko erreserba egin behar da.  

ANTOLATZAILEAK:

Descubre Getxo:

turismo@descubregetxo.com

www.descubregetxo.com

 

Hau ere zure interesekoa izan daiteke: