Hasiera  Zer egin  Herri kirolak Getxon

Herri kirolak Getxon

 

 

Erreserba online

 

HERRI KIROLAK ZUZENEAN, EGUN AHAZTEZINA BIZITZEKO

Ezagutu lehen eskutik Getxon euskal herri kirolen mundua, eta ausartu zaitez horietakoren bat egiten, nazioko eta nazioarteko txapelketetan parte hartzen duten kirolarien laguntzaz.

Baserrietako joko tradizionalak eta herri kirolak estuki daude lotuta euskal kulturaren antzinako bizimoduari. Jokoen aberastasuna itzela da. Ezagunenak, ziurrenik, pilota, harri jasotzea, aizkora jokoa eta sokatira dira.

Getxon zauden bitartean, euskal kirol tradizionalak ikasteko eta egiteko jardunaldiaz gozatu dezakezu. Andra Mariko (Getxo) frontoian egiten dira, beirazko frontoi ederra probalekua duena, hau da, probak egiteko lekua. 

Jarduera horretan jokalari profesionalek hurbiletik erakutsiko dituzte joko tradizionalak eta beraien jatorria; hori ez ezik, modalitate bakoitzeko teknika espezifikoa ere agertuko dute. Gainera, haiekin batera aritu ahal izango zara, jarduera benetako euskal pilotari bat bezala disfrutatu dezazun.

Aukera itzazu zure interesa pizten duten modalitateak, dibertitu eta jolastu. Getxon, beste behin, aho zabalik utziko zaituen esperientzia. 

ENPRESA ANTOLATZAILEA:

Jai AlaiEvents S.L.:
94 497 80 87
617 20 53 20 / 665 75 90 06
www.bilbaojaialai.biz


18 € PERTSONA BAKOITZEKO (taldeentzako aktibitatea, galdetu behar)

TOPALEKUA:

Andra Mari kiroldegia, Zientoetxe errepidea z.g.
(Bidezabaleko metroa).

DATAK:

Urte osoan (astearte eta ostegun arratsaldeetan).*

ORDUTEGIA:

Galdetu.

IRAUPENA:

30 minutu.

HIZKUNTZA:

Gaztelania /euskara /ingelesa /frantsesa.

BARNE HARTZEN DU:

- Materiala, asegurua, monitorea, azalpenak eta erakusketa.

BESTE BATZUK:

 - * Beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea, egun bat lehenago.
- -Adin-mugarik ez.

 

Hau ere zure interesekoa izan daiteke: