Getxo txakurrarekin
Getxoko dog-friendly saltokiak edo txakurrei lotutakoak
Turismo Bulegoan informazioa eskaintzen diegu beren txakurrekin bidaiatzen ari direnei eta planez, ostatuaz, jatetxeez, dendez eta gainerako erakargarriez txakurrarekin, hura ongietorria den tokietan, gozatu nahi dutenei. Horrez gain, txakurrentzako aisia guneei eta garraioei buruzko informazioa ematen diegu.
Eskuragarri dauden euskarriak:
- Getxo zure txakurrarekin flyerra Dog-friendly
Saltoki bat edo txakurrei lotutako bat kudeatzen baduzu eta/edo hurrengo edizioetan parte hartzeko interesa baduzu, doan egin dezakezu, helbide honetara idatzita: turismo@getxo.eus; beren txakurrekin bidaiatzen ari diren turistei eta bisitariei bermatzeko zure saltokia prest dagoela haientzat. Honako hauek bete behar ditu zure saltokiak:
• Webgune eguneratua izatea, txakurrekin doazenei eskaintzen zaizkien zerbitzuak argi eta garbi azalduta.
• Instalazioetara sartzeko baimena ematea, eta, salbuespenik balego, horiek azaltzea (ordutegiak, egunak, guneak, pisu muga, tamaina eta abar).
• Txakurrentzako edontzia ematea hala eskatzen dutenean, ur freskoz beteta, bereziki ostalaritzan eta ostatuetan.
• Txakurrarekin egin daitekeen jarduera bat eskaintzea, gutxienez, hau da, txakurrarekin batera egin daitekeena, txakurra gune berezi batean zain utzi gabe, bereziki zerbitzu eta jarduera enpresetan.
Zure saltokiak dagoeneko dog-friendly edo txakurrei lotutako saltoki ziurtagiria badu, nahikoa izango da zure saltoki egiaztatuaren webgunearen esteka bidaltzea.
Getxoko araudia
Getxon ez dago debekurik etxeko animaliak tabernetan eta kafetegietan sartzeko, salbu eta jabeak berariaz debekatu badu.
Ikus Getxoko Udalaren legedia atala: Ingurumena-Etxeko animaliak
Edozein kontsulta egiteko: INGURUMENA Santa Klara finka Foru kalea, 8 - 1. solairua Getxo ingurugiroa@getxo.eus T: 944660191