Herritarren partehartzea

GETXO, HERRITARREN PARTAIDETZAN ERREFERENTEA

Udalbatzak iragan urtarrilean Berdintasun Kontseiluaren funtzionamendua arautzen duen araudia onartu zuen, aho batez; kontseilu hori organo berri bat da, parte-hartzailea, aholku-emaile izaera duena, eta harekin denen arteko parte hartzea eta lana gauzatu eta arautuko dugu bertan inplikatutako eragile sozialekin jada egiten ari garen berdintasun-politiken alde.

Udalaren Berdintasun Zerbitzuak sustatutako Berdintasun Foroak azken urteotan izan duen esperientzia bikainaren bilakaera naturala da kontseilu berri hau. Ekimen horretan oso era positiboan egiaztatu eta baloratu dugu bertan parte hartu duten emakumeen elkarteek nahiz mugimenduek egindako lan serio eta konprometitua.

Hortaz, udalerriko eragile sozialekin –era parte hartzaileanegiten ari den lanaren adibide bikain baten aurrean gaude. Eta azken helburu bat du: haren irizpide eta ezagutzarekin, udal-kudeaketa orientatzea eta hobetzea.

Hala, ekimen parte-hartzaile berri honekin batera, asko dira ildo beretik lan egiten dugun kontseilua, foro, lantalde eta batzordeak: Hirigintza Plangintzako Aholkularitza Batzordea, Merkataritza Mahaia, Turismokoa, Euskararen Aholkularitza Batzordea, Ingurumeneko Foro edo Boluntariotzakoa, Kooperazio, Gazteria eta Antenen lan-taldeak, Etorkinen plataformak edo Uholdeen Batzorde bereziak eta HAPOren berrazterketarena… Pertsona askok ordu asko sartu eta ahalegin handia egiten du foru horietan guztietan parte hartzeko, era horretan, gai bakoitzean udal-politiken orientazio hobea erraztuz.

Haatik, hemendik, publikoki nire aitorpena eta eskerrak eman nahi dizkiet pertsona horiei guztiei, gure udalerriaren bizibaldintzak eta bizi-kalitatea hobetzearen alde egindako lan altruistagatik. Oso gutxi ezagutzen den lana da, gehienetan itzalean egiten dena eta, hala ere, ahalegina, denbora, ardura eskatzen dutena; horrek argi erakusten du besteen alde lan egiteko zer bokazio dagoen. Hori guztiagatik, bidezkoa da bere neurrian aitortzea, baloratzea eta eskertzea.

Eskerrik asko bihotz bihotzez!

Imanol Landa Jauregi
Getxoko Alkatea

JARDUERA BERRIAK MAIDAGAN-SARRIKOBASOKO ALDEAN

 Getxoko Udalak, kasu batean Garraioen Patzuergoarekin elkarlanean eta bestean era zuzenean, Maidagan-Sarrikobasoko aldean hiri guneak sortzeko bi jarduera berri jarriko ditu martxan.

Informazio gehiago

Erakusketa

Informaziorako eta parte-hartzeko modulua Maidagan kalean trenbideko antzinako barrerak zeuden tokian lekutuko dute eta azaroaren 7tik 30era egongo da zabalik.

Ordutegia:

  • lanegunetan: 16.00-20.00
  • larunbatetan: 10.00-14.00 / 16.00-20.00
  • igandetan: 10.00-14.00

Informazioaz eta infografiez gainera, moduluan kutxa bat paratuko dute bertan iradokizunak sartzeko. Horiek iradokizun@getxo.net helbidearen bitartez egin ahalko dira ere.

 

HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA (HAPO)

Herritarrek Parte Hartzeko Programa, HAPOaren berrikuspenari lotuta, HAPOa formulatzeko, izapidatzeko eta onartzeko fase desberdinak deskribatzeaz gain, parte hartzen dituzten agenteak, mekanismoak eta parte hartzeko denborak zehazten ditu.

Berrikuspenean parte hartzeko, abenduaren 15a baino lehen izena eman Lantaldean sartzeko .

 

GETXO KULTURA 2012-2016 PROIEKTUA

Getxo Kultura 2012-2016 planaren diagnosi faseko azken saioaren xedea udaleko kultura ekipamenduen azterketa izan zen. Proiektu horren bidez   Kultur Etxearen funtzionamendu eredua berraztertu eta eguneratu nahi da.

Herritarren eta bertoko elkarte eta kolektiboen parte-hartzea errazteko asmoz, honako e-posta helbidea sortu da: partaidetza@getxo.net. Horren bidez iritziak eta iradokizunak eman daitezke.

 

LANEKO SEKTOREETAKO TALDEAK

 

Euskararen aholku Batzordea

partaideak: Getxoko euskararen munduan esanguratsuak diren 11 pertsona, teknikariak eta zinegotzia

helburuak: Udalari Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia egokitzen laguntzea; urteko kudeaketa-planaren eta egitasmoen jarraipena egitea; diru-laguntza deialdietako oinarrien gaineko iritzia ematea; iradokizunak eta proposamenak egitea eta euskararen erabilera normalizatzeko lanekin zerikusirik duten gaiak aztertzea

bilerak: urtean 4

Ikasgehi foroa

partaideak: Getxoko Berritzeguneko Euskara teknikaria, Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailetako teknikariak, euskararen aldeko elkarteak eta ikastetxeetako eta Gurasoen Elkarteetako ordezkariak

helburuak: eskola-orduz kanpoko jardueretan euskara bultzatzea; euskararen normalizazioaren aldeko urratsak ematea; informazioa trukatzea, irakaskuntza elebidunari buruzko hausnarketa sustatzea..

bilerak: hiru hilez behin

Hirigintza plangintzako aholkularitza batzordea

partaideak: mota desberdinetako ordezkaritza, Euskal Lurzoruaren Legeak berak agindutakoa gainditzen duena eta gizarteko esparru ugari ordezkatzen duena, Udalean eta gobernu taldean ordezkaritza duten talde politiko guztiak barne

helburuak: udalerriko hirigintza-plangintza estrategikoan parte hartze soziala artikulatzea (osatzear dago)

Lankidetzako lan taldea

partaideak: 12 GKEk, teknikaria eta zinegotzia

helburuak: Garapenerako Lankidetzarekin zerikusia duten gizarte sektoreen sentsibilizazioa eta esku hartzea sustatzea; elkartasuneko ekimenak koordinatzea; Lankidetza Arloari esku hartzeko premiei eta lehentasunei buruzko aholkuak ematea, eta egokitzat jotzen diren txisten, iradokizun, azterlan eta proposamen guztiak egitea, udalerrian sortzen diren lankidetzako ekimenak koordinatzea..

bilerak: urtean 4 edo 6

Berdintasun kontseilua

partaideak: Alkatea, Berdintasuneko zinegotzia, udal erregistroan izena emanda duten emakumeen elkarteetako, enpresetako, merkataritzako, sindikatuetako, hezkuntzako eta gazteen elkarteen sareko ordezkari bana, udal talde politikoek izendatutako zinegotzia, Berdintasuneko teknikaria (idazkaritza)

helburuak: udalerriko Berdintasuneko politiken jarraipena eta bultzapena egitea

bilerak: urtean 6

Giza Boluntariotzako elkarteen foroa

partaideak: 17 elkarte, bi boluntario eta Udaleko teknikaria

helburuak: boluntariotzazko elkarteen sarea indartzea eta bultzatzea; lan boluntarioa eta bere elkarteak indartzea eta boluntariotzak duen garrantziaz kontzientziatzea

bilerak: Zuzendaritza Batzordea hilabetean behin; lan taldeak gutxienez 15 egunero eta jardueraren arabera astean behin. Ezohiko batzarra, gutxienez urtean birritan

Gazteria Foroa
partaideak: 12 gazte-elkarte eta Gazteriako teknikaria

helburuak: gazteekin zerikusia duten gaiak, proposamen berriak eta diru-laguntzetarako oinarriak aztertzea eta baloratzea

bilerak: urtean 4

"Getxoko etorkinak" plataforma

partaideak: etorkinei laguntzeko esparruko 10 elkarte, Inmigrazioko Unitatearekin koordinatuta

helburuak: informazioa trukatzea; lan komuna eta jardueren koordinazioa erraztea; atzerritarrak gizarteratzera laguntzea; udalaren aurrean herritar etorkinen egoeraren hizketakide bihurtzea eta baita beste partaidetzarako guneetan ere; bizikidetzaren, eta sentsibilizazioaren aldeko neurriak, proposamenak, azterketak eta hausnarketak egitea

bilerak: urtean 10 edo 12

Inguruneko tokiko batzordea

partaideak: Alkatea eta Hirigintzako eta Inguruneko zinegotziak, Inguruneko teknikaria, eta enpresa munduko, elkarte ekologistako, gizarte elkarteetako, kirol, kultur eta emakumeen elkarteetako eta ikastetxeetako ordezkari bana, unibertsitateko adituak

helburuak: ingurunea babesteko eta jasangarritasun irizpideak udal gestioan sartzea eta baita herritarren proposamenak inguruneari eta hiri guneari lotutako udal konpetentziak betetzeko lanetan ere

bilerak: gutxienez urtean 2

Tokiko Agenda 21

partaideak: Geroa eta San Nikolas ikastolak; Juan Bautista Zabala, Larrañazubi eta Zubilleta herri ikastetxe publikoak; Aixerrota, Fadura, Julio Caro Baroja eta Romo institutoak eta Azkorri eta Santísima Trinidad ikastetxeak

helburuak: ingurunearekiko harremanak hobetzea; era jasangarriagoan bizitzeko ikastetxean eta udalerrian akordioak adostea; hezkuntzako komunitateko agenteen arteko koordinazio mekanismoak indartzea; giza eta inguruko gaiei buruzko egoerak identifikatzea, aztertzea eta proposamenak luzatzea...

bilerak: urtean 12

Turismo mahaia

partaideak: hoteletako, pentsioetako, baliabideetako taxisten, bela enpresetako, bidaia agentzia harkorretako, tabernetako, kafetegietako ta jatetzetako ordezkariak, Alkatea, Turismoko zinegotzia eta Turismoko Unitateko teknikariak

helburuak: Getxon turismo alorraren garapenean eragina eduki dezaketen jardueren jarraipena egitea, proposatzea eta eztabaidetzea eta Norako Kalitate Turistikoaren Sistema Integralaren ezarpena koordinatzea

bilerak: gutxienez urtean bi

Merkataritza mahaia

partaideak: merkatariak, merkatarien elkartea, ekonomi sustapenerako saileko ordezkari politikoak eta Getxolaneko teknikariak

helburuak: merkataritzako eta ostalaritzako jarduerak bultzatzeko ekintzak koordinatzea eta aztertzea

bilerak: lan taldeak hilabetean behin eta Mahaia bi hilabetean behin

Jai Batzordeak

partaideak: agente sozial desberdinetako ordezkariak

helburuak: auzoetako jaiak antolatzea eta gestionatzea Udalaren laguntzarekin, jardueretarako diru-laguntzak ematen dituelako eta egiturak utzi ere

Kirol-partaidetza

Getxo markako klubak: 2.790 jokalaria, 230 entrenatzaile/koordinatzaile eta 3.350 bazkide.

Hainbat kirol klubek udal ekipamenduren bat era zuzenean gestionatzen dute, tartean Getxo Arraun taldeak Arraunketa pabiloia, La Cantera Skate Eskoalk Arrigunagako skate parka eta ORZA Getxoko Abrako Kirol Portuko Armadoreen eta Patroien elkarteak Bela Pabiloia. Gainera Kirol Hastapeneko Eskolak daude asteburuetan, errugbikoa 100 umerekin, saskibaloiko 100 umerekin, futbolekoa 350 umerekin eta patinaje artistikokoa 55 haurrekin.x

AUZOZ-AUZO

Programa berritzaile eta berri honen bitartez -2008. urtean abiarazita- Udala auzoetako eguneroko errealitatera hurbildu nahi dugu alkateak eta gobernu-taldeak auzokoekin zuzeneko harreman pertsonala edukiz, bere beharrizan, kezka, balorazio eta proposamenak zuzenean ezagutzeko xedez, eta horien bitartez auzoetako udal kudeaketa orientatu eta kudeatzeko.

Nola egiten ari gara?

Auzoa erabakita, bertako postontzietan informazioko foiletoa banatuko dugu (bertan bere auzoa zerk hobetuko zuen galdetzen dugu) eta hamar eguneko epe batez postontzi bat ipiniko dugu bere iradokizunak egin ditzaten. Ondoren, gobernu-taldea, alkatea buru delarik, bertara joango dira auzokoei kasu egin eta zuzenean erantzutera.

Modu horretan dagoeneko bildu gara:

  • Algorta (2011ko urtarrilak 20)
  • Areeta (2010eko abenduak 16)
  • Villamonte (2010eko azaroak 11)
  • Santa Ana (2010eko ekainak 10)
  • Neguri (2010eko apirilak 22)
  • Romo (2010eko urtarrilak 21)
  • Iturribide, Puerto Orduña eta Unbe (2009ko apirilak 2)
  • Sarrikobaso (2009ko urtarrilak 22)
  • Antiguo Golf (2008ko abenduak 4)
  • Aldapa eta Zubilleta (2008ko azaroak 6)
  • Los Puentes eta Oikosa (2008ko maiatzak 22)

ERA ASKOTAKO EKIMENAK

- Telefonia mugikorreko antenen lan-taldea.

- Gobela ibaiaren uholdeen Batzorde Berezia.

- Ohar, kexa eta iradokizunen programa.

- Urtean behin egiten diren herritarren asebetetze-mailari buruzko inkestak. Gainera, alor ezberdinek bi urtean behin beren zerbitzuak nola ematen diren eta zer kalitate duten jakiteko inkesta egiten dute.

- Bilera pertsonalak Alkatearekin eta zinegotziekin.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +